Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertxero iz pertxak edo kakoak dauzkan altzaria, arropak esekitzeko erabiltzen dena.

Bere bulegoan sobera leku zuen nahi izanez gero zutikako gakoa bertan jartzeko, baina ez: gurean jarri zuen pertxero hura, eta jaka ere, hantxe zintzilikatzen zuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 38. orr.

Mandatariak han-hemenka zebiltzan mahaien artetik, arropaz beteriko pertxero mugikorrak bultzaka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 467. orr.

Orduan nagusia sartu zen bere jaka luzea pertxeroan zintzilikatzera. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 40. orr.

Beheko solairuan, zutikako pertxero bat ikusi nuen gabardina bat eta kapelu bat zintzilik zituena. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 48. orr.

Pertxeroan zintzilikatutako gabardinaren besoarekin xukatu nituen malkoak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 49. orr.

Telefonoa eskegi eta txaketa hartu zuen pertxerotik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus