Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehorzketa (627 agerraldi, 50 liburu eta 446 artikulutan; ETCn 2.633 agerraldi; orobat ehortzketa g.er.) 1 iz ehortzea, lur ematea. ik ehortzeta.

Heriotzarekin lotuta dauden arlo guztiak arautzeko, hala nola hilkutxak, hilotz garraiatzea, erreketa, ehorzketa, hileta enpresak, beilatokiak eta hilerriak.  Berria - Harian   2005-02-23

Ehorzketa, hileta-elizkizunak, meza, eskelak eta lutu-jantziak antolatzeari ekin genion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Sararen heriotza eta ehorzketa.  Elizen arteko biblia   Has 23,1 tit

Gauzak legez egitera, ehorzketa atzo egin behar genukeen eta ez gaur, hilotza seko belzturik dagoenean. ez zekiela ehorzketa nola enkargatu, etxean ez baitzegoen sosik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Florentek hilkutxa eta ehorzketa ordaintzeko dirua aurreratu behar izan zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Zalantza izan nuen jakinaraztea komeni ote zen, ehorzketa bezperan burutua izaki, bertan egotea ezinezkoa zitzaidanez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 432. orr.

Ehorzketa batera joatekotan zara edo?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 18. orr.

Mundu bat bazen ehorzketan iragan ortziralean.  Herria   2004-06-17

Ezezagun baten ehorzketan ere izana naiz -gehitu du irribarrez-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Bai, aseguru etxeko paperak, ehorzketarako paperak, eta...     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 19. orr.

Ateratzen utziko dinate ehorzketarako, hiletarako ez, ehorzketarako bakarrik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 250. orr.

Amak ehorzketarako soilik itxi zuen denda.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Ehorzketa ondoko otordua ostatuan izan zen, elkarren segidan jarritako mahaietan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Etxe atariko petrilean eserita zaindu nituen zaldiaren ehorzketaren azken egitekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Halaxe dio, hotz eta zehatz, haren ehorzketaren agiriak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

Liburuaren hasierako eszena, ehorzketarena, irakurtzen ahalegintzen zen bitartean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 99. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horregatik, hilkutxa bat erosi zuen herrian, ehorzketa duina eskaintzeko behintzat.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 83. orr.

Gogoan daukat lehen ehorzketa zibila egin genuelarik, nolako ikara mezako jendailak zerraldoa gurutzerik gabe generamalako hilerrira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.

Ez baitu deus aipatzen ahaideez edo ehorzketa katolikoaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.

Suzko erritua gehiago, lurpeko ehorzketa baino.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

Intzirika ez dut inor sumatu sardina honen balizko ehorzketan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ehorzketa-gauean iritsi ziren esamesa horiek Media Lunara.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 50. orr.

Bazkalondoko paseoan ia egunero igarotzen naiz gure eta gure desiren eta ilusioen zain dagoen ehorzketa etxetik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Nemesio Arozena lehorreratu zen Taboadaren atzetik, eta ehorzketa-etxekoei egin zien aurre matxetea ez baina mailu-zintzelak eskuetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

Euskal Herriko eta Georgiako ehorzketa errituak ere ikertu dituzu.  Berria - Kultura   2006-01-04

Euskal militanteen ehorzketa-omenaldien kasuan, alde gutxi dago Francoren polizia eta guardia zibilen jarreratik Atutxa edo Balzaren polizien jarrerara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Irakur ehorzketa ordua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Udaleko funtzionarioak ehorzketa-agiria erakutsi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Hola karabineruek uste zixien ehorzketa mezatik heldu zela gibelerat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 224. orr.

4 ipar pl

Ortziralea, apirilaren 8an, Erroman Joani Paulo II.ren ehorzketak.  Herria   2005-04-14

Biharamun hartan ziren preseski Lorentxuren ehorzketak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 179. orr.

Biharamunean egin ziren haren ehorzketak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Ehorzketak bere sort herrian izan ditu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 147. orr.

Gogoeta ainitz egiten dut, bainan berehala hil behar banu pentsalari libre baten ehorzketak behar nuzke.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

Bere aitatxiren ehorzketen egunak irudikatzen ditu argazki sail batek, adibidez. Eiherazainaren ehorzketetan luzaz egon zen begiak lurretik altxatzera ezin ausartuz.  Berria - Kultura   2004-05-04

Aita hiltzen zaiolarik, semeak ehorzketetan ohore bereziak eskaintzen ahal dizkio.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 82. orr.

Zaharturik eta goibel ikusi zuen, andre Engraziaren ehorzketetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Thomas Duperou, Oklahomako abadea Beloken hil zelarik, Jauffretek egin zuen ehorzketetako predikua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 83. orr.

Ehorzketetara jende guti azaldu zen, emazteak gehien bat, eta denek so akusatzaileak bota zizkioten, amaren heriotzaren hobendun balitz bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.

Ehorzketa jendetsuak ukan ditu Jondono Martine elizan.  Herria   2004-12-02

Merezi zituen ehorzketa hunkigarriak ukan ditu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 208. orr.

Ehorzketa sinboliko moldekoak funtsean; proëlla deitzen zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ehorzketa (9); bere ehorzketa egunean (3); bere ehorzketa meza (5); bi ehorzketa (7); bi ehorzketa izan (3); da ehorzketa (6); dituen ehorzketa (3); ditugu hiru ehorzketa (3); dugu ehorzketa (5); dugu ehorzketa bat (5); ehorzketa bat (10); ehorzketa eder (7); ehorzketa eder eta (5); ehorzketa ederrak (4); ehorzketa ederrak ukan (3); ehorzketa egunean (29); ehorzketa horiek (3); ehorzketa hunkigarriak (17); ehorzketa hunkigarriak izan (3); ehorzketa hunkigarriak ukan (8); ehorzketa izan (7); ehorzketa izan ditugu (4); ehorzketa jendetsuak (3); ehorzketa meza (11); ehorzketa meza iragan (7); eta ehorzketa (10); haren ehorzketa (9); haren ehorzketa egunean (8); heriotze bi ehorzketa (3); hiru ehorzketa (6); izan dugu ehorzketa (5)

baten ehorzketak (4); bere ehorzketak (10); bere ehorzketak iragan (4); dira ehorzketak (8); dira haren ehorzketak (5); dira hunen ehorzketak (3); ehorzketak asteazken (3); ehorzketak asteazkenean (5); ehorzketak astelehen (4); ehorzketak astelehen aratsaldean (3); ehorzketak bere (3); ehorzketak bere sort (3); ehorzketak egin (18); ehorzketak egin dira (17); ehorzketak eginak (30); ehorzketak eginak izan (30); ehorzketak eta (4); ehorzketak ganden (3); ehorzketak gure (4); ehorzketak gure elizan (3); ehorzketak herriko (4); ehorzketak herriko elizan (4); ehorzketak iragan (23); ehorzketak iragan dira (21); ehorzketak izan (3); ehorzketak joan (3); ehorzketak joanden (3); ehorzketak larunbatean (4); ehorzketak ortzaizeko (5); ehorzketak ortzaizeko elizan (5); ehorzketak ukan (5); ehorzketak ukan ditu (4); ehorzketak ziren (7); en ehorzketak (5); eta ehorzketak (8); eta hunen ehorzketak (12); haren ehorzketak (12); haren ehorzketak ziren (3); hunen ehorzketak (47); hunen ehorzketak egin (12); hunen ehorzketak eginak (22); hunen ehorzketak iragan (5); iragan dira ehorzketak (6); n ehorzketak (4); ren ehorzketak (5); zenaren ehorzketak (8); zituen ehorzketak (3); zituen ehorzketak ukan (3)

da ehorzketen (3); ehorzketako egunean (5); ehorzketako egunean (5); ehorzketako meza (8); ehorzketako meza (8); ehorzketako mezan (18); ehorzketako mezan (18); ehorzketen ondotik (4); haren ehorzketetan (5); zenaren ehorzketetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus