Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertzepzio (orobat pertzeptzio g.er.; Hiztegi Batuan pertzepzio agertzen da) 1 iz zentzumenen bidez ezagutzea edo sumatzea. ik hautemate.

Kanpoko errealitatez janaritzen dira zentzuak, eta errealitate horiek nobleago bihurtzen dira, pertzepzioan beste izaera bat hartzen dutenean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 48. orr.

Aristotelesentzat hori hautematea da, pertzepzioa; hortik dator indukzioa ondoren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 52. orr.

Izpiritua largatu zait, laxatu, haitzaren nasaia ene izate osoan sartzera doa, pertzepzioa sendimendu bilakatzen zaidala ohartu gabe. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 8. orr.

Pertzepzioa bera ere ez da bat-bateko gertaera: pertzepzioaren aldi batzuk oso bizkorrak dira, beste batzuk, ordea, askoz ere geldiagoak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 32. orr.

Pertzepzioak, norberarenak dira beti. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 47. orr.

Errealitateari buruzko gure pertzepzioa gero eta zatikatuagoa da, Informazioaren teknologien ondorioz, edo erruz, besteak beste. Iban Zaldua   «Traizioak» - 176. orr.

Koloreen pertzepzioa erretinako hiru kono mota desberdinen jarduerak erabakitzen du. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 27. orr.

Espazioaren pertzepzioaren azterketa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 38. orr.

Adituek diote estetikaren pertzepzioa Homo Sapiensarekin agertu zela. Berria - Gaiak   2004-04-14

Bere osoan hautematen zituen sentsazioak, eta pertzepzio haien guztien ondorioz, gero, grabatzerakoan, gogoak gidatzen zion besoa, eskua, zizela, latorriaren gainean bere bidea aurki zezan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 153. orr.

Irudi batek ilusioa eragiten duela esaten da irudi haren ikusleak estimuluaren ezaugarri fisikoren batekin bat ez datorren pertzepzio bat deskribatzen duenean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 66. orr.

Ipar Euskal Herriko irakurleek, seguru asko, beste pertzepzio bat izango dute. Berria - Kultura   2004-05-01

Literaturaz beste pertzepzio bat dugunok, badakigu literatura ezin dela gehiegi etiketatu, kaxoitxoetan sartu eta armairuan giltzapetu. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 91. orr.

Elkartasunaren kontzeptuaren atzean badago beste pertzepzio bat ere: 'gaur haiei gertatu zaien hori, bihar guri gerta dakiguke'. Berria - Gaiak   2004-06-02

Ingurua arrotza da; sentsazio eta pertzepzioak -berezkoak izanik ere- berriak dira, zorrotzagoak segur aski. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 12. orr.

Oso zaila zela, alegia, "oinezko hiritarrari" (hau da, fede gutxikoari) delako kubotzar horiek gustatzea, zeren kuboek eskatzen duten "pertzepzioa" ez baita sensoriala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 172. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Are gutxiago ezkontzen da gizakien pertzepzio moralarekin Poliziak ume bat krudelki hiltzen uztea bahitzaile baten duintasuna zaintzeagatik. Berria - Mundua   2004-02-22

Globalizazioa sufritzen dutenek elkarren berri izan eta herrien pertzepzio kolektiboan aurreratzen saiatzean datza ideia. Berria - Mundua   2006-01-27

Ez dut esango horren guztiaren pertzepzio gardena nuela orduan, baina hor dago, ordea, Shakespeare-ren eta Molière-ren obrak osorik lehenago irakurri izana, Lope de Vegarenak eta Calderón-enak baino. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 182. orr.

Distiraldi-segida bat, elkarren segidan oso bizkor, tarte kritiko bat baino bizkorrago gertatzen baldin badira, pertzepzio bakar batean "bateratzen" dira distiraldi guztiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 35. orr.

Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 16. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mugimenduaren pertzepzio-ereduak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 47. orr.

Pertzepzioa anbiguoa denean ia beti beste adierazle batzuen bila ari denez, oso gutxitan gertatuko da ilusioa, non eta pertzepzio-baldintzak ez diren oso mugatuak, eta ez dioten ikusmenari bere "bilaketa" galarazten. Kolorearen konstantzia, berarentzat, pertzepzioaren konstantzia lortzeko dugun moduaren kasu berezi bat zen, zentzumenetako jario kaotikotik oro har pertzepzio-mundu egonkor bat sortzeko dugun moduarena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 94. orr.

Pertzepziozko eskemen existentzian oinarritzen da ikuslearen pertzepzio-ahalmen hau. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 87. orr.

Irudiak [...] gainerako gauzak bezalaxe dira ikusgai, neurri bateraino behintzat, haien pertzepzio-lege berberen mende baitaude. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 19. orr.

Pertzepzio-aparatuak argitara erreakzionatzean dituen ezaugarri nagusiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 37. orr.

Pertzepzio-iraunkortasuna guk egiten dugun konparazio etengabea da, ikusten dugunaren eta ikusi dugunaren arteko konparazio etengabea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 79. orr.

Inbariantzaren hipotesi honek lotura estua du, beraz, lehenago aipatu den pertzepzio-jarraitasunaren fenomenoarekin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 53. orr.

Arazoa -pertzepzio arazoa- benetakoa da. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 87. orr.

Bilkuretan sobera luzaz neska gazteari so egon ez nahiz, nere barnearen barnean nuen ikusten, pertzepzio ihesak kontenplazio iraunkor bilakatuz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 108. orr.

Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 71. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aspalditik egiaztatua dago, ordea, egoera jakin batzuetan gerta daitekeela inolako egiazko mugimendurik gertatu gabe mugimendu-pertzepzio bat gertatzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 49. orr.

Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

"Izugarri ongi" egiten zituen ikusmen-pertzepzioko ia test guztiak; lerro-orientazioa, ikusmenezko formaren osatzea, kubo-elkarketa eta abar neurtzeko testetan, esaterako, ia ehuneko ehun lortzen zuen savantak, eta normalek baino lehen bukaturik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus