Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fonetika eta fonologiazko lanetarako erabilgarri izan daiteke bereiztea palataltasuna (sabaikaritasuna), ezaugarria, tasuna adierazten duena eta palatalizazioa, ordezkatzea bera adierazteko. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 125. orr.
Busti- oinarri dutenak baino teknikoago dira palataltasuna, palatalizazioa. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 125. orr.
Badira euskaraz bokal-harmoniaren beste zantzu batzuk ere goiko bokalen biribiltasuna edo palataltasunari dagozkionak. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 61. orr.
Hots palatal edo sabaikarien ahoskunearen nolakotasunari ematen zaion izen inpresionista da: palataltasuna (sabaikaritasuna) da hori bera esateko modu teknikoagoa. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 62. orr.
Euskarazko ahoskeran maiztasun handikoa dugu palataltasuna. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 125. orr.