Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailaka (orobat mailka g.er.) 1 adlag mailaz maila.

Sei aska zituen, mailaka jarriak, eta ura batetik bestera isurtzen zen ertzetan gainezka eginez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 310. orr.

Gailenduko dut nire izatearen gaitasun hau eta mailaka igoko naiz egin ninduenagana. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 243. orr.

Mailaka, gradualki, helduen ahoskeran gertatzen ez diren bilakabideak mugatuz joaten gara. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 115. orr.

Mailaka bezala, hizkuntzak bata bestearen gainean pausatzen bailiran. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 281. orr.

Horrela, kurtsoetara ezin joana duenak mailaka ikas dezake euskara batua. Herria   2001-09-27

Subiranotasuna mailaka eskuratzearen eta independentzia lehenbailehen lortzearen aldekoen artean. Berria - Mundua   2004-06-23

Voltaire-ren Jinko hotzetik abiatüz, mailka igaitien da Jinko handi bena bizidün batetarano Herria   2002-09-26

2 mailaka-mailaka

Tomsk, hogeita bost mila lagunen bizilekua, modu ikusgarrian hedatzen da mailaka-mailaka hegal aldapatsu samarreko mendixka batean gora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 303. orr.

Merkatarien hiriaren gainetik, goiko auzoaren etxeak agertzen ziren mailaka-mailaka. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 203. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus