Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meditatu, medita, meditatzen 1 du ad gogoeta egin, sakon hausnartu.

1927an Hendaian dago, Primo de Rivera-ren ihesi "desterruan", Espainiara begira, hispanitateaz meditatzen (hispanitate hau Espainitatea soil da, Latinoamerika gabe). Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 139. orr.

Hurrengo gauean, gizon santua Jainkoagan meditatzen ernai zegoela, [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 360. orr.

Jaunari otoitzean eta Jaunagan meditatzen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 190. orr.

2 (zer osagairik gabe) meditazioa egin.

-Etenik gabe meditatu beharra duzu, zeren meditazionea baita kontenplaziorako bide eta bizitza spiritualaren harroin -esortatzen ninduen aita Bartolomek. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 346. orr.

Urtean bitan, bera bezala maisu ziren batzurekin biltzen zen eta egun osoa ematen zuten elkarrekin: meditatzen, otoitz eta musikan, gogoetak egiten eta, ziotenez, jendartea antolatzen. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 81. orr.

Ganbarara ere ezin nintzen ezkutatzera joan, han nire anaia egoten baitzen meditatzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 219. orr.

Lao-tse ekialdeko pentsalariak gogoko zuen sahatsen hosto jostalari eta urdurien itzal xarean meditatzea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 159. orr.

Espaloian, emakume larruz jantziek beren zakurtxo pedanteak paseatzen zituzten, Deustuko jesuitek pauso lasterrean meditatzen zuten. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 100. orr.

3 (zer osagairekin)

Etengabe meditatzen zituen Jaunaren hitzak eta haren egiteak sakon hausnartzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 234. orr.

Jaunaren hitzak, hark bihotzean meditatu eta egiteetan betetzen zituenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 332. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus