Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

peskiza 1 iz azterketa, bilaketa.

Bi erdi egina nindukaten bai peskiza hartan aurrera egiteko gogoak bai hura guztia gainetik kendu eta ahal bezain azkar saltzeko desira gero eta indartsuagoak ere. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 58. orr.

Ez nire peskizek ez beste inorenik izan du etekinik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 179. orr.

Nire eguraldia antzemateko peskiza haizea usainduz hasten zen. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 102. orr.

Barne barnetik segitu ditugu peskizak. Herria   2003-09-25

Eta, noski, zigorra datorkio peskizak atarramentu onik atera badu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 209. orr.

Peskiza horietan, etxekoandrea ikusi du sukaldeko atea zabaltzen, hango lanak bukatuta. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 132. orr.

2 peskizan1 adlag bila, aztertzen.

Aziendak mendi altuenetatik behera abiatzen dira, hango larrea gorritu ahala, beheko zokoetan dagokenaren peskizan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 354. orr.

Bakoitza ahal zuen moduan ibiliko zen eguraldiaren peskizan: batez ere arrantzalea eta laboraria, guztiz kezkatuta. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 443. orr.

3 peskizan2 adlag menturan; zain.

Harrigarria zen adimen hartako gizona hain behera makurtu izana -baina oso esaldi gogorra zen hori- horrenbesteraino egotea inoren lausenguen peskizan. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 28. orr.

Zer nenbilen ni orduan ere pentsu haien hausnarrean eta esperantza faltsuen peskizan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 550. orr.

Ez zebilen noski titulu eta ohore handien peskizan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 56. orr.

Hortik osterantzekoei aurre egitea, baina, han edo hemen aurki zezakeen lanen baten edo besteren baitan zegoen, eta ezin utzi zion sekula haien peskizan ibiltzeari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 265. orr.

Hantxe esertzen zen irutera edo puntu egitera, auskalo zeren peskizan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 136. orr.

Eta hi, zeren peskizan habil, asko galdetzea ez baduk? nekatuta nengoela neure bizitza apurka-apurka gastatzeaz ia ezinezkotzat jotzen nuen iraultza baten peskizan eta jadanik galdutzat neukan amodio baten piltzarrei eutsi guran. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 217. orr.

Txarrenaren peskizan egin nituen itxaronaldi luzeak, baina ez urduri. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 294. orr.

Baina nola esan amonari saltzaile irtirina ez zebilela bere atzetik, ni bezalako mutil gazteen peskizan baizik? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 177. orr.

Txolarre eta usapal ez gutxi inguruetan, peskizan, zer "jausiko". Txillardegi   «Labartzari agur» - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus