Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendogarri 1 izond/iz sendotzen duena.

Medinako surah-etatik, lege-sistema orotakoa, kanpoko sendogarririk gabe, ateratzea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 68. orr.

2 (izen soila –en atzizkiaren eskuinean)

Ikuskizun hain ezohiko eta harrigarri hura fedearen sendogarri eta maitasunaren bizkorgarri gertatu zen ikusi zuten guztientzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 834. orr.

Pazientziaren sendogarri bekizu bart gaueko gure solasa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 209. orr.

Donostiatik betiko aldegiteko erabakia hartua neukalarik, poesia hau aurkitu nuen, neure deliberoaren sendogarri. honela mintzatu zen bere arrazoien sendogarri: [...]. Txillardegi   «Putzu» - 357. orr.

Jauna nire alde, nire sendogarri: etsaien porrotaz alaituko naiz. Elizen arteko biblia   Sal 118,7

3 sendogarri izan

Zuek ikusi nahian nago, sendogarri izango zaizuen espirituzko dohainen bat emateko. Elizen arteko biblia   Erm 1,11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus