Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekumeniko 1 izond unibertsala.

Erromatar gobernua berehala ohartu zen dirugintza ekumenikoak tresna politiko gisa zuen balioaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Frantziar iraultzaileek, beren egutegi sekular berria ezartzen hain osoro huts egin zutenek, arrakasta ekumenikoa izan zuten beren pisu eta neurri berriekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Judatik Nabukodonosorrek deserritutakoen babiloniar gatibualdian, sortzen ari zen erlijio nagusi batentzat inkubagailua izan zen hiriburua, eta han ikuspegi estuaren ordez ikuspegi ekumenikoa hartuz bere arima aurkitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Japonia eta Txinako mendebaldartze-mugimenduak biak aurkitu ziren bertako erregimen ekumeniko ongi ezarria bukatu eta ordezteko zeregin ikaragarriaren aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Lehen puntua, Mendebaldeko Zibilizazio mehatxatu baten alde egon zitekeena, errusiar nazionalismoa komunismo ekumenikoan nahastuta egotea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Erromatar eredu sekular horretan oinarrituz, hazten eta zabaltzen ari zen eliz elkarteak aldi berean tokikoa eta ekumenikoa zen antolaketa eta korporazio-sentipena eraiki zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Ez parroki lege bat estatu barbaro batentzat sortzea, baizik eta lege ekumeniko bat sortzea, estatu unibertsal siriako berrezarri baten premietarako balio behar zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Lege-uniformetasun ekumenikoa ezarri zuen kolpe batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Tsin She Huang-tiren egintzaren ondorioa Gizarte Sinikoa ikus-hizkuntza uniforme batez hornitzea izan zen, eta honek, mintzairak elkar ulertu ezinezko dialektotan banatu arren, komunikazio ekumenikoaren baliabide izaten jarraituko zuen irakurtzen edo idazten ikas zezakeen gutxiengo txikiarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Hans Küng-ek bost paradigma bereizten ditu kristautasunaren historian: 1) hasierako paradigma judu-apokaliptikoa, 2) Antzinateko ekumeniko-helenista, 3) Erdi Aroko katoliko-erromatarra, 4) Erreformako ebanjeliko-protestantea eta 5) Modernitateko arrazionalista eta progresista.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Elizen kontseilu ekumenikoak hamar urte hautako sail bat hasia du: "Elizak indarkeriaren kontra".  Herria   2001-04-12

2 kontzilioez mintzatuz, apezpiku katoliko guztiei dei egiten zaiena.

Kaltzedonian (K.o. 451) egin zen Laugarren Kontzilio Ekumenikotik igarotako hamabost mendeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Vatikano II. kontzilio ekumenikoaren testoak argitaratu ziren duela 35 urte, ainitz hizkuntzetan.  Herria   2004-05-13

Kontzilio ekumenikoaren idazkien euskaratze lanen berri aurki dezakegu.  Herria   2004-03-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus