Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendotza iz Elizaren sakramentua, bataioan harturiko grazia sendotzen duena.

Berak emanak ditugu Sakramentu santuak: lehenik bataioa, sendotza eta penitentzia, gero bere Gorputza eta azkenik Oliadura. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 63. orr.

Alferrik egin zuen zin apezpiku batek eman ziola zaflada batez sendotza, hamar urte zituelarik: patre-nostreak osorik esaten ere ez zuen asmatu. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 113. orr.

UBI egiten ari ginela sendotzako sakramentua hartu behar zuen Arrigainek, aurreko bi-hiru urteetan horretarako prestatzeko asteroko bileretan ibili ondoren. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 50. orr.

Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus