Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ornodun 1 izond ornoak dituena, hezurtzaz hornitua.

Izadiaren txantxa praktiko desatsegina izan zen berak sorturiko animalia ornodunetako talde batzuk sei hatzez hornitzea lau gorputz-ataletako bakoitzean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 75. orr.

Animalia ugaztun ornoduna. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 217. orr.

2 iz animaliez mintzatuz, haien sailkapeneko adar nagusia, bizkarrezurra duten mota guztiek osatua. ik ornogabe.

Linneo-k milaka animalia- eta landare-espezieren izenak eman eta sailkatu bazituen ere, egun bizirik bost milioi inguru daudela uste dugu (horietako 50 mila besterik ez dira ornodunak). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Daeschlerren arabera, ezinezkoa da jakitea animalia lurreko ornodunen arbasoa ote den. Berria - Gaiak   2006-04-07

Ornodun guztietan, erreakzio kimiko berdinak aurkitzen ditugu. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 144. orr.

Ugaztunek eta gainontzeko ornodunek jarduera sexual handia izaten duten garai bat izan ohi dute, araldia alegia. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 223. orr.

Hortz eta haginen forma ikusita, badirudi fruta, barazkiak, zomorroak, eta, ziurrenera, ornodun txikiak jaten zituela. Berria - Gaiak   2004-11-20

Ez da beste animaliarik giza irudimena ornodun noble honek adina piztu eta sutzen duenik. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus