Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

petardo iz bolboraz edo beste lehergai batez betetzen den hodi modukoa, pizten denean zarata handia atereaz eztanda egiten duena.

Petardoen eztandak eta zalaparta. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 125. orr.

Suziri edo petardo txikiak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 350. orr.

Armak jostailuak edo petardoak direla pentsatzen duen ume tentel bat iruditzen zait. Berria - Kultura   2004-10-03

Bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin... Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 261. orr.

Izan ere, nola jaurti petardo bat, inork ez ikusteko moduan? Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 31. orr.

-A, orduan zu izan zinen, ene seme, petardoa bota ziona? Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 145. orr.

Petardoak eztanda egin zuen arren, gas bonbona ez zen lehertu. Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Oin artean petardo bat lehertu balitzaio bezala zutitu zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 65. orr.

Argitasun morea sortu zen, petardoena bezalako hotsa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 58. orr.

Arima madarikaturen batek petardoak lotu zituen kanpai-mihira: ez zen kalterik izan, baina bai edonor ikaratzeko moduko zalaparta. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus