Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sailkapen 1 iz saikatzea; irizpide jakin baten araberako zerrenda ordenatua.

Sailkapenak lagundu egiten du arazo konplexuak ulertzen. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 85. orr.

Uste dut, sailkapen horren gainetik, errima pobre eta aberatsak, onak eta txarrak berezi behar genituzkeela. Andoni Egaņa   «Hogeita bina» - 128. orr.

Sailkapen honetatik at geratu diren bi filosofo aipatu nahi ditut: Henri Bergson eta Xabier Zubiri. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 267. orr.

Beste sailkapen baten arabera, zerga progresiboak (sarreren arabera tasa aldakorrak dituztenak) eta erregresiboak (tasa bakarrekoak) bereizten dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 36. orr.

Zaila da, baina, sailkapenerako irizpide formal bat aurkitzea, arbitrarioa eta ad hoc ez dena. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 127. orr.

Sailkapena arbitrarioa da, azken finean. Berria - Gaiak   2006-01-25

Bide horretatik, milaka sailkapen egin ditzakegu. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 55. orr.

Irakasleren bat ere hasi da bere sailkapenak egiten Espainiako unibertsitateei buruz, baina sailkapen hori oso eztabaidatua izan da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 167. orr.

Sailkapen hori egitea ez al zen, horrenbestez, matematikaren arkitektura osoa berregitea! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Lehenengo sailkapena: bikoitia/bakoitia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 159. orr.

Gramatikaren araberako sailkapena. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 94. orr.

Ez da sailkapenik usain mota guztiak identifikatzen asmatu duenik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 143. orr.

Karlosentzat, gainera, funtsezkoa zen, oinarri-oinarrizkoa, ordenaren, kategoriaren, mendekotasunaren ideia, eta Martin berriz sailkapenez eta kategoria sozialez askorik arduratu gabe saiatzen zen bizitzan mugitzen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 76. orr.

Liburu-denda ireki zuenean, sailkapen bat ezarri behar izan zuen salgai zeuzkan liburuak antolatzeko: eleberriak, saiakerak, polizi-eleberriak, zientzia-fikzioa, bidaiak, eskulanak, etab. sailkapenaz eta bereziki landare eta animalien sailkapenaz diharduen jakintza. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 69. orr.

Herrialde bakoitzeko ekonomiaren maila teknologikoa, erakunde publikoen kalitatea, eta baldintza makroekonomikoak hartzen ditu oinarri sailkapen honek. Berria - Ekonomia   2004-10-14

Gai militarrak, merkataritza, ogasun eta beste objektu batzuek, harreman partikularrak dakartzate; horiek ere ez dira erraz moldatzen aurreko sailkapen horrekin. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 54. orr.

Herrien sailkapena BPGren arabera (milaka milioi dolar). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 225. orr.

2 (izenondoekin)

Sailkapen sinpleegien etsai amorratua zen. Horretaz gain, ikasleen sailkapen bidegabea egiten du». bertsolari txapelketaren historia, saioen egitaraua, sailkapen eguneratuak, parte hartuko duten bertsolarien argazki eta biografiak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 181. orr.

Al Khaiamek 1. 2. eta 3. mailako ekuazioen sailkapen osoa egin zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 217. orr.

Godmanen eraikuntza teorikoan, sailkapen mailakatu baten barruan sartuta dago analogia. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 189. orr.

Historia naturala, XVII. eta XVIII. mendean, ez da ezagutzeko era soil bat, [...] "sailkapen natural" eta "ugaztunen" moduko kontzeptu berriak sartu dituena; batez ere, arau-multzo bat da, enuntziatuak sailetan taxutzeko, nahitaezko eskema multzo bat da, mendetasunena, ordenarena, jarraitasunena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 43. orr.

Queer teoriak sailkapen finkoak haustea izan ohi du helburu; baina, adibidez, zenbait autokritikaren arabera, feminismoa inoiz baino gehiago ari da kategorizatzen. Berria - Gaiak   2004-11-19

Fonologialariaren abantaila da [...] sailkapen fonetikoari ez zaiola horren estu lotu behar. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 159. orr.

Onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela, oraindik aurkitu ez bada ere sailkapen numeriko edo geometriko asebetegarririk. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 139. orr.

Ekintzen eta zirkunstantzien sailkapen kasuistiko bati begira. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 51. orr.

3 (izenondoekin, kiroletan)

2.25 jan zion US Postalek, baina minutu bateko atzerapena agertzen da sailkapen ofizialean. Berria - Kirola   2004-07-08

Gorritxoek Txapeldunen Ligarako sailkapen zuzena [...] eskura dutela dirudi. Berria - Kirola   2006-03-25

Helburua aurten Emakumezkoen Kopa irabaztea eta sailkapen nagusian lehen hamar postuetan sailkatzea du. Berria - Kirola   2006-04-05

Sailkapen nagusian atzera egin ostean, helburuak etapa garaipenak zirela esan zenuen. Berria - Kirola   2004-05-25

Hontxarrek irabazi du erlojupekoa, eta Popovitx da Giroko sailkapen nagusiko lider berria. Sailkapen nagusiko hiru lehenak. Berria - Kirola   2004-05-23

Sailkapen nagusiko lidertzan jartzea lortu zuen, bonifikazioei esker. Berria - Kirola   2004-08-29

Mendiko sailkapen berezian, Laurent Jalabert frantsesa denen aintzinean. Herria   2001-08-02

Segitzen du bigarren lekuan sailkapen orokorrean. Herria   2005-04-21

Hor daude kasik denak sailkapen orokorreko lehen lerroetan. Herria   2002-07-18

Sailkapen orokorrean berdinketak gerta daitezke, eta tantoek erabakiko dute. Berria - Kirola   2004-07-23

Taldeka ere, sailkapen onak ukan ditu "Baztandarrak" elkarteak. Herria   2002-10-03

Ahalik eta sailkapen onena lortzea, Top 16an aurkari samurragoak edukitzeko. Berria - Kirola   2006-02-04

Txekiarrek sailkapen matematikoa lor dezakete laranja mekanikoa menderatzen badute. Berria - Kirola   2004-06-19

Emakumeen artean, Anja Personek jaso du munduko kopa sailkapen konbinatuan. Berria - Kirola   2004-03-14

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sailkapen-sistema ugari aurkeztu dira (oinarrizko lau usain baino gehiagokoak gehienetan), eta batzuk oso praktikoak gertatu dira zientzia edo industria arloko lanetarako. Katramilatsua gerta daiteke egungo errima-sorten sailkapen era. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 138. orr.

Hurrengo urteek zehaztuko dute hobeki zein den erabil daitekeen metodologia eta zer sailkapen motak eskaintzen dituen garantiarik handienak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 167. orr.

Saia gaitezen, bada, oihartzun luzatua deitu dugun honetan sailkapen irizpide batzuk ezartzen. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 50. orr.

Nola ezarri sailkapen-arau eraginkor bat, sailkatu beharreko gauzak ezagunak ez bazaizkizu? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 69. orr.

Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 77. orr.

Erabat edo neurri batean analogoak diren enuntziatuak sailkapen-koadro batean integratzea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 85. orr.

Koloniatik hurbil zegoen sailkapen zelai batera. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 56. orr.

Bigarren sailkapen saioa bihar jokatuko dute, Txurdinagako Gabriel Aresti institutuan, Bilboaldeak eta Ipar Uribek. Berria - Kultura   2004-03-02

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, kiroletan)

Hormadi sailkapen postutik hiru puntura dago, eta etxean lotu behar ditu puntuak. Berria - Kirola   2004-11-06

Sailkapen fasean, hala ere, Turkiako presioa gainditu zuen. Sailkapen faseko zortzi partidak irabazi ditu Santiniren eskutik. Berria - Kirola   2004-06-09

Hondurasek 2006ko Munduko Txapelketarako sailkapen partidetan parte hartzen ari diren jokalariak ekarri beharko ditu Donostiara. Berria - Kirola   2004-12-14

Bosniak eta Espainiak Munduko Koparako sailkapen partida jokatu zuten. Berria - Kirola   2004-10-01

Amiensekoak golegilerik onenak izan ziren (61) sailkapen ligan; Hormadik baino 12 gehiago. Berria - Kirola   2004-01-17

Sailkapen ligako azken hirurak Pro D2ra jaitsiko dira, eta 13. sailkatuak kanporaketa jokatuko du ez jaisteko. Berria - Kirola   2004-08-18

Sailkapen ligaxka jokatu ondoren, postuak finkatzeko lehian ariko dira. Berria - Kirola   2004-05-14

Nazabal eta Larretxea izan ziren onenak Txapeldunen Ligako sailkapen ligaxkan. Berria - Kirola   2004-10-23

Sailkapen estropada oso arriskutsua izango da, ez baitago huts bat bera ere egiterik. Berria - Kirola   2004-09-02

Sailkapen estropadan tosta bat hautsi, eta arraunlari bat ia-ia gutxiagorekin etorri baiginen. Berria - Kirola   2004-09-05

Osteguneko Sailkapen Estropadaren ondoren, askoren ahotan zebilen galdera hau: «Nork egingo dio aurre Urdaibairi?». Berria - Kirola   2004-09-05

Zolderreko (Belgika) zirkuituan atzo eginiko sailkapen lasterketen ostean Ander Vilariño seigarren postuan irtengo da gaur lehen lasterketan. Berria - Kirola   2004-04-25

Larunbateko sailkapen proban nahikoa egin zuen 12. iritsita. Berria - Kirola   2004-05-21

Bosgarren zerrendaburu eta sailkapen taulako bere aldeko faborito nagusi Lindsay Davenportek (6-4,6-4) kanporatu zuen Zvoraneva errusiarra. Berria - Kirola   2004-06-29

Clujana Cluj taldearen aurka 0-5 irabazi zuten bilbotarrek, eta sailkapen buru, aurrera egin dute. Berria - Kirola   2004-07-25

Garaipena ezinbestekoa du Alavesek, sailkapen burua ez galtzeko. Berria - Kirola   2004-03-13

ik beherago sailkapenburu. 1609

Suediak Danimarkarekin lehiatu beharko du bigarren sailkapen txartela. Berria - Kirola   2004-06-10

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Indizearen ebaluazio sailkapen honen arabera egiten da. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aizkolarien lehiaketako sailkapen (4); giroko sailkapen (5); heineken kopako sailkapen (8); kopako sailkapen (22); kopako sailkapen fasea (10); koparako sailkapen (5); lehen sailkapen (4); lehenengo sailkapen (4); lehiaketako sailkapen (4); ligako sailkapen (8); magnus kopako sailkapen (6); munduko kopako sailkapen (6); probako sailkapen (4)

sailkapen berria (4); sailkapen buru (4); sailkapen buruan (5)

sailkapen estropada (13); sailkapen estropadan (17); sailkapen fase (6); sailkapen fasea (48); sailkapen fasea amaitzeko (16); sailkapen faseak (4); sailkapen fasean (60); sailkapen faseko (19)

sailkapen liga (7); sailkapen ligan (4); sailkapen ligaxka (13); sailkapen ligaxkan (10); sailkapen nagusia (56); sailkapen nagusia irabazi (4); sailkapen nagusiak (5); sailkapen nagusian (159); sailkapen nagusian hirugarren (6); sailkapen nagusian lehen (7); sailkapen nagusiaren (4); sailkapen nagusiari (6); sailkapen nagusiko (57); sailkapen nagusiko bigarren (4); sailkapen nagusiko buru (5); sailkapen nagusiko hirugarren (4); sailkapen nagusiko lehen (10)

sailkapen onena (8); sailkapen orokorra (13); sailkapen orokorrean (41); sailkapen proba (9); sailkapen proban (5); sailkapen probetan (6); sailkapen sistema (4)

txapelketako sailkapen (6); txapelketako sailkapen fasea (4)

egungo sailkapena (5); final laurdenetarako sailkapena (5); finalerako sailkapena (5); finalerdietarako sailkapena (10); hurrengo faserako sailkapena (5)

iazko sailkapena (14); jardunaldiko sailkapena (12); jokatzeko sailkapena (6); laurdenetarako sailkapena (5); ligako sailkapena (4); ligarako sailkapena (9); lortu zuten sailkapena (4); mendiko sailkapena (11); mendiko sailkapena irabazi (6)

sailkapena egiten (4); sailkapena ematen (10); sailkapena ematen duen (4); sailkapena hurrenez hurren (6)

sailkapena ikusita (4); sailkapena irabazi (10); sailkapena irabazi du (5); sailkapena kontuan hartuta (4); sailkapena lortu (24); sailkapena lortu zuen (5); sailkapena lortzeko (13)

sailkapena ziurtatu (5); sailkapena ziurtatzeko (5)

tiraldietako sailkapena (7); txapeldunen ligarako sailkapena (9)

uefarako sailkapena (9)

azken sailkapenak (8)

sailkapenaren arabera (18); sailkapenaren azken postuetan (7); sailkapenaren bigarren postuan (5); sailkapenaren burua (5); sailkapenaren buruan (29); sailkapenaren buruan dauden (5); sailkapenaren burura (4); sailkapenaren erdialdean (8); sailkapenaren goialdean (5); sailkapenaren goian (6); sailkapenaren goiko (18); sailkapenaren goiko postuetan (5); sailkapenaren lehen (14); sailkapenaren lehen postua (4); sailkapenaren muturrean (4); sailkapenaren zuloan (9); txandak sailkapenaren arabera (5)

sailkapenari begira (10); sailkapenari begiratuta (7)

asobal ligako sailkapenean (6); azken sailkapenean (4); azkena da sailkapenean (9); berdinduta daude sailkapenean (4); bigarren da sailkapenean (5); bosgarren da sailkapenean (4); hirugarren da sailkapenean (4); kopako sailkapenean (5); lehen mailako sailkapenean (6); ligako sailkapenean (15); munduko kopako sailkapenean (5); sailkapenean gora egiteko (8); taldekako sailkapenean (4)

ligako sailkapeneko (10); sailkapeneko azken postuan (5); sailkapeneko azken postuetan (12); sailkapeneko azkena (9); sailkapeneko behealdean (5); sailkapeneko bigarren postuan (6); sailkapeneko buru (17); sailkapeneko burua (21); sailkapeneko burua da (4); sailkapeneko buruak (8); sailkapeneko buruan (26); sailkapeneko buruan dago (4); sailkapeneko erdialdean (7); sailkapeneko goialdean (7); sailkapeneko goiko postuetan (5); sailkapeneko hirugarren (12); sailkapeneko hirugarren postua (6); sailkapeneko lehen postua (10); sailkapeneko lehen postuan (7); sailkapeneko lehen postuetan (8); sailkapeneko lider (4); sailkapeneko liderra (6); sailkapeneko putzuan (4); sailkapeneko zuloan (15); sailkapeneko zuloan dago (5); sailkapeneko zulotik (12); sailkapeneko zulotik ihes (4); taldekako sailkapeneko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus