Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seneskal 1 iz Erdi Aroko Europako gorte batzuetan, maiordomo nagusia; gorteko ofizial nagusia, batzuetan eskumen judizialak eta militarrak zituena.

Zaldunik ausartenen artean zeuden Lancelot, Perceval, Keu (Arturren seneskal fidela), Gwain, Tristan eta beste hainbat. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 11. orr.

-Zin egiten dut leiala izango naizela, eta Gondorren eta Erresumako Jaun eta Seneskalaren zerbitzurako lan egingo dudala, hitzez zein isilduz, eginez zein egiten utziz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 25. orr.

Faramir Jauna da, ordea, zuzenbidez, Hiriko Seneskala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 294. orr.

Seneskala sugarrek kiskalita hil zen, Rohango Erregea hilda zetzan Gotorlekuan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 293. orr.

-Hemen datza, Seneskalen Etxean -esan zuen Denethorrek-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Seneskal aginpidea baliatuz, gure arbasorik urrunenen garaian bizi zen Earnur azken Erregearen koroa ekarri dut hona Rath Dinenetik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 305. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gondorko seneskala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus