Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

peto3 (orobat petto g.er.) 1 iz ipar hutsa, hutsegitea.

Pilotariak hoberenean ziren: Muscarditz bixtan dena, errextasun haundian, jokoaren barreatzale, Etchetok aire onean erabiltzen pilota, bereziki airez eta ezkerraz ere, baina peto haundisko batzu ere bai haatik. Herria   2001-08-09

Beti gogor jo du Etchetok, peto bakar batzu salbu, eta gaitzean zen Sorhuet, burutik buru. Herria   2003-10-23

Bizkitartean, beren buruari gero ta gehiago fidatuz joan dira, Etchetok gaitzeko partida ateraz eta peto heietarik ez batere; Duhauk bere aldetik hor zuen bere betiko ausartzia eta harekin indarra. Herria   2003-02-27

Hain zuzen, legez kanpo emanez % 10 boz biltzen duen alderdia ez da bakarrik huts bat, da «peto» bat ikaragarria. Herria   2002-09-05

2 peto egin ik kale 14.

Ibarretxek Euskal herritarren eskubideen defendatzaile sutsu gisa agertu nahi izan zuen, baina PNVk peto egin zuen berriro. Berria - Harian   2005-04-02

Halako irakurketak abiapuntu gisa hartzen dituztenak, gatazka gainditzeari buruzko beraien analisi eta irakaspen guztietan peto eginen dute. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus