Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

petril (orobat pretil g.er) 1 iz zubi, bide edo kidekoen ertzeko murru modukoa, garaiera txikikoa; murruaren gaineko ertza. ik karel 3.

Petril zabal bat dauka moilak, metro bat altu eta metro eta erdi zabal. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 79. orr.

Herrikoak harrizko petrilean esertzen ziren, ez egurrezko bankuetan. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 106. orr.

Zerbeza pare bat hartu eta kanpora irten ziren, itsasadar gaineko petrilean jesartzera. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 76. orr.

Jauregiko presaren aldaparoko petrilean eserita. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 271. orr.

Zubiko petrilean bermatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 38. orr.

Pretilaren gainetik joan zen errekara. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 181. orr.

Zalantza sortu zitzaion, zer egin marrubien ziriarekin, eta zubiaren petril gainean utzi zuen azkenean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 171. orr.

Plazara heldutakoan asebeteko ur-saioa egin zuen iturrian, eta bertoko petrilean atseden hartuta errepasatu zituen eman beharreko hurrengo pausoak. Josu Landa   «Odolbildua» - 85. orr.

Mutil gazteak petrileko harriaren gainean utzi ditu ogitartekoak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 103. orr.

Gidatzen zuen motorra petrilaren kontra joan zen. Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 9. orr.

2 harrizko eserlekua.

Etxeak harrizko eserleku bat zeukan atarian, petrila deitzen geniona, eta hantxe eseri ginen biok. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 86. orr.

Etxe atariko petrilean eserita zaindu nituen zaldiaren ehorzketaren azken egitekoak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 207. orr.

Etxe aurreko petrilean eseri nintzen Teresaren gutuna irakurtzera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 134. orr.

Besotik heldu eta petrilean eserarazi nuen berriro. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atariko petrilean (3); etxe aurreko petrilean (3); harrizko petrilean (4); iruaingo petrilean (3); petrilean eseri (9); petrilean eseri zen (6); petrilean eserita (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus