Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inportante (638 agerraldi, 104 liburu eta 212 artikulutan; orobat inportant 66 agerraldi, 5 liburu eta 27 artikulutan; Hiztegi Batuan inportant agertzen da, baina garrantzitsu hobesten da) 1 izond garrantzitsua.

ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 148. orr.

Eta huraxe zela esatekoa nuen gauza inportantea. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 31. orr.

Zigorra "pedagogiaren" tresna inportantea zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 26. orr.

Estadoak lehen errefuxiatu kanporaketa inportanta egiten du 86 ko udan. Herria   2004-06-24

Beote baserria bidegurutzea zen, toki inportantea Gerra garaian mugimenduak hasi zirenean. gizona erailtzen duenari edo idazki inportante bat faltsutzen duenari. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 193. orr.

Pasaporte berezia zen, aberrigabe inportante batzuei ematen zietena. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 181. orr.

Gure gizon handi eta inportantea zeinen txiki eta bihurri bilakatzen zen bere "maskulinitatea" nire mingainarekin inguratzen nuenean! Jasone Osoro   «Korapiloak» - 59. orr.

Nire bizitzako lehen erabaki inportantea hartu nuenean . Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 55. orr.

Aurki berri inportanteak izango ditugu. Txillardegi   «Putzu» - 124. orr.

Beste puntu inportantea: diplomadun guziek lana jadanik atxemana dutela. Herria   2001-09-20

Sugea ere giza ahalmen bat da, irudimena, gizakiaren atal inportantea, baina deabruaren ekintzarako oinarri izan daitekeena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 13. orr.

Hauexek dira haren bi alderdi inportanteenak, haren bizitza osoa eta haren gogo osoa hartu zutenak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 57. orr.

Hori esanda, Gidariaren irakurketari buruzko tesiaren gauzarik inportanteenera heldu gara. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 8. orr.

Beste bazkari bat heldu zaigu, biziki inportantea. Herria   2005-03-31

Oihenart gizon biziki inportanta izana da bere denboran. Herria   2003-02-06

-Oso inportantea, epaile jauna -erantzun nuen-. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 17. orr.

Hori oso inportantea iruditzen zait. zuk emandako aginduak ez zaizkiola ahaztu esan du, baina gaia inportantea bezain presazkoa iruditu omen zaio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 283. orr.

Inportantea sentiarazi nau, baina ez dit ezer esan egunkariko argazkiaz. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 96. orr.

2 inportantea izan (inpertsonalean)

Inportantea da xehetasun garrantzitsu bat nabarmentzea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 17. orr.

Inportantea da denetarik zerbait ikastea, gero ere izango duzu gauza bakar bati heltzeko aukera. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 60. orr.

Horregatik oso inportantea da bereiztea zer den konbentzio hauen ondorio eta zer gizonen arteko hitzarmen, gizonen arteko harremanetan lege-esparru batzuen barruan joka daitekeelako. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 25. orr.

Auzi ideologikoa bezain inportantea zen irudiarena niretzat, eta halaxe ikusten nuen nik: partidu gaztea, jende gaztez osatua, konprometitua, eta modernoa gainera. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 30. orr.

Hiriarentzat inportantea izango dela iradoki diot. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 11. orr.

· Euskal Herriak Québec-i erakasten ahal dio zoin inportanteak diren "frantseskiak" eta gurea nola salbatu, Québec-en. Herria   2002-09-05

Zergatik uste duzue dela horren inportantea borondatea? Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 82. orr.

Kontua da niretzat ikaragarri inportantea zela hark bi izen izatea, bata egiazkoa eta bestea faltsua. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 90. orr.

Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 71. orr.

Arras inportanta edo garrantzitsua da hitzen erran-nahi xuxenaren jakitea... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 11. orr.

Horixe duk inportanteena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki inportanta (6); gauza inportantagoak (3); hori da inportantena (5); inportant izan (3); inportanta da (14); inportanta zen (3)

gauza inportante (5); gauza inportante bat (3); zati inportante (4); zati inportante bat (4)

bezain inportantea (7); biziki inportantea (7); da inportantea (10); egun inportantea (3); gauza inportantea (5); gizon inportantea (3); inportantea baita (3); inportantea da (101); inportantea dela (13); inportantea den (5); inportantea duk (6); inportantea iruditzen (4); inportantea izan (30); inportantea izanen (3); inportantea izango (9); inportantea zela (6); inportantea zen (15); izugarri inportantea (3); oso inportantea (75); puntu inportantea (3); urrats inportantea (4); zer inportantea (3); zerbait inportantea (5)

ere inportantea da (3); ez da inportantea (4); hori inportantea da (4); inportantea da niretzat (3); inportantea da usaina (3); inportantea izan da (9); inportantea izan daiteke (3); inportantea izan zen (4); inportantea izango dela (4); oso inportantea da (38); oso inportantea dela (5); oso inportantea duk (4); oso inportantea izan (9); oso inportantea zen (3)

askoz inportanteagoa (3); baino inportanteago (4); baino inportanteagoa (10); baino inportanteagoa zela (3); inportanteagoa da (8); inportanteagoa zela (4)

gauza inportanteak (3); inportanteak dira (10); inportanteak izan (5); oso inportanteak (14); oso inportanteak dira (4); oso inportanteak izan (3); pertsona inportanteak (4)

da inportanteena (16); dela inportanteena (4); duk inportanteena (3); gauzarik inportanteena (7); gauzarik inportanteenak (3); hori da inportanteena (9); inportanteena da (5); inportanteenetako bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus