Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroi (Hiztegi Batuak oroipen eta oroitzapen hobesten ditu) 1 iz oroipena, oroitzapena.

Etxea egokiarazi eta dotoretu du, Victor Hugoren oroi eta Frantziaren ohoragarri. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 18. orr.

Ama oroi, ama gogoan, ama aurrean; ama jangelako pareta nagusiko argazki bikainean, bera buru, eta 50 bat urte zuelarik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Argazkien kutxan ez dut topatu horri buruzko informaziorik: oroi-txartel bat bakarrik, aitona-amonen argazki banaren azpian bakoitzaren izena eta heriotzako eguna aipatzen dituena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 32. orr.

Zutikako pertxeroa boterearen sinbolo zen, azkar eta tentuz lan egiteko oroi-zentzagarri bat. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 39. orr.

Esan bezala, oroitzapen baino oroi-mamu dira Legazpiko nire eskolaldikoak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 19. orr.

Pentsa ezak amak bihotzez eskertuko liakeela oroi-ekintza xume horretan parte hartzea. Txillardegi   «Putzu» - 224. orr.

3 oroi izan da ad oroitu. ik oroit1.

Oroi naiz Bordeleko jokolari batzuen izenaz eta gure hitz jokoez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 105. orr.

Oroi naiz gero, sartu bainintzen berriz Aljeriatik landa Bièvres herriko Seminarioan nola egun batez Zuzendariak galdetu ninduen bere bulegora. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 60. orr.

4 oroi-min ik oroimin.
5 oroi-mingarri izond

Eta oroi-mingarri zitzaizkion bainuetako kandela gorriak, hilerriko gauaren erdian, eta ganbera karratuko ihi berdeak, oinak hondoratzen zitzaizkioneko lokatz lodi haren lekuan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 107. orr.

Atsekabea zera baita lasaitasun oroi-mingarria. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus