Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inposatu, inposa, inposatzen 1 du ad bortxaz ezarri.

Herrietan berek nahi dutena inposatzen duten jauntxoak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 47. orr.

Iraultzaileek hika mintzatzea inposatu zuten frogatzeko denak, gizon edo emazte, orobat direla. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 150. orr.

Uko egin bainion inposatu zidaten terapiari, apeztu aitzin, apez egiteko. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 74. orr.

Horrela inposatzen dizkiote gustuak eta higuinak. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

Bi errauste planta inposatu nahi dituztelako. Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Osasun profesionalen iritzia aintzat ez hartzea, proiektua inposatzea eta herriari eztabaida eta erabakia lapurtzea. Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Bozkatu gabe, inposatu egin du Villepinek Berdintasunerako Legea. Berria - Ekonomia   2006-02-10

Legea indarka inposatzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 172. orr.

Lege sinbolikoaz ari gara, arauen gainetik inposatzen den lege tautologikoaz. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 44. orr.

Lege sinkronikoa […] erabilera kolektiboaren hertsadura dela medio inposatzen da gizabanakoetan. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 125. orr.

Nafarrei inork ez die deus inposatuko. Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Ez inposatu inori zuri inposatu zizuten ezer, batez ere inposaketa horrek zuregan amorrua, tristura edo herra sortu baldin bazuen. Pako Aristi   «Note book» - 131. orr.

Inposaturiko tradizioaren eta gizartearen ekintza librearen arteko balantza. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 102. orr.

Inposaturiko jairik gabeko egutegia eskatu die LABek erakundeei. Berria - Harian   2005-10-13

Lizarraga jeneralak inposatutako ohiturari jarraituz. Txillardegi   «Putzu» - 192. orr.

Aurretik ezer pentsatua eduki gabe; inposatutako eredurik gabe. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 135. orr.

Uste zuen gabezia mingarri bat inposatzen ziola bere buruari. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 44. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adierazle hori erabiltzen duen gizatalde linguistikoari dagokionez, aldiz, ez da librea, inposatua baizik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 101. orr.

LABen irudiko, erreforma «inposatua» izango da atzera ere. Berria - Harian   2005-05-07

«Proiektu inposatuak» jendartean eragin duen desadostasuna. Berria - Euskal Herria   2006-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketak inposatu (3); egia inposatu (3); errauste planta inposatu (3); indarrez inposatu (4); inposatu gabe (3); inposatu nahi dutela (3); legea inposatu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus