Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palazio 1 iz jauregia.

Ez da dudarik ondarearen politika bat badela Frantzian eta gure monumentu guziak, izan diten gaztelu, jauregi edo palazio ongi zainduak direla orain. Herria   2001-03-01

Ataritik bertatik ikusi nuen etxe hark zeukan barnealdea palazio bati zegokiola. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 41. orr.

Handik mende bat geroago, arkitekto bainintzen, etxe zahar bat erauzi eta hura egondako lekuan palazio bat eraikitzeko kargua eman zidaten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 41. orr.

Palazioko gela nagusian. Txillardegi   «Putzu» - 113. orr.

Mattin Madrilen zegoen, Villagrandeko dukearen palazioan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 218. orr.

Hofburg palazioaren itzalean Mozarten sonata bat jotzen entzuten dugun soinulari gaztea. Berria - Kultura   2004-11-10

Hiria dena palazio eta armarri da. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 67. orr.

2 irud/hed

Ez pentsa memoria ona palazio bat denik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 64. orr.

Izan gaitezen elkarren lagun: zuek arimaren ispilu zarete, baina, gure artetik pasa beharko du palazio eder hau (gorputza) zaindu nahi duen arima orok. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 43. orr.

Ni bizi naizen tokia palazioa da beti. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 166. orr.

Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze-pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz-palazioa. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 10. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Udatiar eskuindarrak joanda zeuden ordurako, familia eta zerbitzariekin, euren palazio zuriak ia hutsik utzita. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 45. orr.

Edifizio publiko eta palazio pribatuetako atarietan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 25. orr.

Ama zen Josefa Fernanda de Borbón y Borbón, Aranjuez-eko palazio ospetsuan sortua 1827an. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 125. orr.

Nankingo palazio urrunean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 367. orr.

Etxe ospetsu eta palazio ohiak karrikan zehar. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 194. orr.

Jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua, ametsezko palazio bat bezala harrimen eragilea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 135. orr.

4 (hitz elkartuetan)

1848an esposatzera zihoazen biak, noiz eta ere Madrilgo errege palazioak jakinarazi baitzien ezkontza hori ez zela nehondik ere onartzen ahal. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 126. orr.

5 tamaina handiko eraikina, ekitaldi publikoetarako prestatua.

Aurten ere berdina egin dute eta Gare de Midi, Jaialdiaren Palazioan, ikurrina ez besteko guztiak zeuden haizetan dantzan. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus