Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sailkatzaile 1 izond sailkatzen duena.

Espezie botanikoen taula sailkatzaile bat enuntziatuek osatzen dute, ez da esaldiez osatua. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 96. orr.

Kanpai ere ez zen kanpaia, txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten zintzarri hots lehor hura, gure belarri sailkatzaileentzat apur bat arrotz. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 139. orr.

Bellek ez du artelanaren zentzu sailkatzailea kontuan hartzen, aztertzailea baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 233. orr.

Hemen soilik irizpide sailkatzaileak esango digu gauza bat artelana den ala ez, eta hori askotan artetik at dago. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 236. orr.

Horra hor, beraz, Aristotelesen kategoriak edo kontzeptu sailkatzaileak: substantzia, (nolako) tasuna, erlazioa... Askoren artean   «Filosofiako gida» - 170. orr.

· 2 iz sailkatzen duen pertsona.

Thuletik etorritako jendeari irakurzaletasuna erantsi nahi dion komitea sailkatzaile eta disekatzailez beteta dago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 38. orr.

Enkanteko sailkatzaileak haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 153. orr.

Nolatan Linnaeus eta Adansonen moduko sailkatzaile batzuk birmoldatu eta erabili zuten hizkuntza unibertsal, artifizial eta perfektu baten ideia. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 182. orr.

Hor sailkatzaile bakoitzaren definizioa eta irizpidea ikusi beharko lirateke. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 260. orr.

Familian egon izan zen diru bakarra aitak posta-bulego nagusian posta-sailkatzaile zeukan lanpostutik astero etxera ekarri ohi zuen soldatakoa baizik ez zen izan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 42. orr.

Fawkesi eta Kapela Sailkatzaileari isekaz begiratu eta pauso batzuk urrundu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 265. orr.

3 sailkatzen duen gauza.

Aristoteles izatea ulertzeko eta esateko modu desberdinak sailkatzen saiatzen da, eta Kategoriak izeneko testuan proposatzen digu sailkatzaile orokor (ezin orokorrago) horien zerrenda. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus