Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sententzia 1 iz epaia.

Gizon bati ezin zaio errudun deitu epailearen sententzia baino lehenago. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 54. orr.

Sententzia irakurriko diat. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 256. orr.

Sententzia emateko eginbidea dugu eta hemen idatzia den bezala erraten dugu. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 176. orr.

Sanz Bareak egin zuen txostenak baliorik ez zuela erran zuen sententziak. Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Gobernuaren jarduerak, halaber, ez dio sententziak jasotakoari men egiten. Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Sententzia hura berretsi zuen 1997. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 25. orr.

Fiskalarentzat delitua ez zegoen preskribituta, eta, gainera, uste du forma akatsak daudela sententzian. Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Iruñeko Familia Epaitegiak plazaratutako sententziak haur bat adoptatu nahi duten bikote homosexualei «bidea ireki» diela uste du abokatuak. Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Epaileak sententzian azpimarratu duenez, familia ez da mugatzen gurasoen eta seme-alaben harremanetara. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Hainbat sententziak legez kanpokotzat jo izan dute urtegia. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 24. orr.

Sententzia oso sendoa da, eta uste genuen helegitea aurkezteko aukera aztertu ere ez zuela eginen Itoizko Koordinakundeak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 23. orr.

Bosman sententziak merkatua zabaldu eta futbolaren inguruan dantzan dabiltzan hainbaten interesa ere areagotu zuen. Berria - Harian   2005-12-14

C-93/415 sententziak Europako kirol araudia hankaz gora jarri zuen. Berria - Harian   2005-12-14

Lege berria bultzatu zuten arrazoiei eskaini zieten tartean, Itoitzen kontrako sententziek eragindako araudia dela onartzen du. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1948.ean bizi osorako kartzela sententzia eman zioten. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 112. orr.

"Jendeen erranez" deitu kapituluko eskumiku sententzian erraten da alabaina Frantziako erreinuan heretikoak ez direla zigortuko. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 112. orr.

-Zuen heriotza-sententzia sinatu duzue. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 180. orr.

Zergatik eman zion heriotz-sententzia? Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 170. orr.

3 esaera, esakunea.

Eta nola apuntatzen nituen nik gisa hartako sententziak eta erranak, ene spirituak harri preziatu haien ederretik hats hartuko balu bezala...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 108. orr.

Uste izan genuen Amurizak bertsogintza irauli zuela bere kantaerarengatik, bere metaforizatzeko gaitasunarengatik, bere sententzien eder-betearengatik... Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 125. orr.

Tomas Handiak frogatzen duen bezala, Sententzien 2. liburuaren 3. bereizketako galdearen 6. artikuluan, nahiz bestaldera, edozein substantzia ez den giza arima. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus