Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

senti (orobat sendi) ipar
1 senti izan du ad (indikatiboko formetan) sentitu.

Bihotzean zarrazta bat senti dutela diote ainitzek, partida denboran entzutearekin: a moi edo laisse. Herria   2003-11-27

Sabelean mugitzen sendi diat; jalgi nahi dik eta nik nahiago nikek hor egon dadin. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 16. orr.

Beste asko bokazione sendi ditut nere baitan: apez, apostolu, martir bokazioneak... Herria   2003-05-29

Ez dut senti Euskal Herria. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 49. orr.

Ezin da erran nola mintzo ziren hartaz jendeak, ez zer senti zuten haren aldera erromesek. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 12. orr.

Etsituak gira, herioa ez dela urrun sendi baitugu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 132. orr.

Erran nezake beraz "zuzenak", hala senti baititut ezagutzen ditudan euskal fededun horiek. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 44. orr.

Hortik dator Izpiritu batek eta Gorputz batek osatzen dutela gizakia eta giza Gorputza existitzen dela senti dugun bezala. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 147. orr.

Bere bere hura sendi ez duenak ez du ulertuko mundu zabaleko gauzen neurria eta zentzua. Herria   2001-07-05

Lehengo barkoxtarraren "ahuntz-jaki jate" hartan ez omen baitzen deus eskasik... daukat halere sendi zutela kantari horiek norbaiten mina... Herria   2002-10-17

2 (da ad, inpertsonaletan)

Kanbiamen aire azkarra sendi da Xiberoko sindikatean. Herria   2001-04-26

Lantegi askotan, sendi da holako giro mintu aire bat. Herria   2004-07-08

Euskal-Herrian, salbu Xuberoko alde hortan diotenaz, ez da mediku eskas hori orainokoan sendi. Herria   2005-06-23

Jendetasuna sendi zen zure ondoan. Herria   2004-11-04

Gazteetan senti zen egonezin bat, gizarte problemei buruz. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus