Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaitzespen (Egungo testuen corpusean 4.169 agerraldi) iz 1 gaitzestea.

Buenos Airesko konferentziako gaitzespen gehienak AEBn aurkakoak izan badira ere, industrializaturiko gain. erako estatuak ez dira kritikarik gabe atera. Berria - Gaiak   2004-12-19

Indarkeriaren gaitzespen argia. 1399

Gainerako gizonezkoen gaitzespen gordinei jaramonik egin gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 280. orr.

Ia damua zen halako gaitzespen bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 129. orr.

Hedwigen anbar-koloreko begi handiak gaitzespenez beteta zeuden. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 23. orr.

Gurasoak gizartearen gaitzespenaren beldur ziren, alaba etxean luzeago atxikitzen bazuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 90. orr.

Eta hainbat mugimendu egin zituen [Monzonek]; ezagunena, espainiar monarkikoekiko hurbilpena, gerora hainbat gaitzespen ekarriko ziona. Berria - Kultura   2004-11-19

Bere onespen nahiz gaitzespena emateko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 112. orr.

Miresmena bainoago, gaitzespena zerien haien begi iheskorrei. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 199. orr.

Eta, azkenik erakutsiko dut nola hortik sortzen diren beste aurreiritziak ongiaz eta gaizkiaz, merezimenduaz eta bekatuaz, goresmenaz eta gaitzespenaz, ordenaz eta nahasketaz, edertasunaz eta itsustasunaz eta horrelako beste batzuez. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 107. orr.

Ekintzek berehalako gaitzespenak jaso zituzten atzo. Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Autorearengandiko ironia zantzu baten bila aritu naiz, baina gaitzespen txeratsu bat baino ez dut aurkitu. Berria - Kultura   2004-10-27

Pince andreak gaitzespenez begiratu zion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 170. orr.

Bost axola zitzaizkion amaren gaitzespeneko begiradak edo jendearen ageriko isekak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 145. orr.

2 gaitzeste agiria.

CDNrekin batera sinatutako gaitzespena. Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 (hitz elkartuetan)

Gaitzespen mezuak. Berria - Harian   2006-03-10

PSE-EEk udaletxe guztietan gaitzespen mozioak aurkeztuko dituela iragarri du. Berria - Euskal Herria   2004-10-19

-Gaitzespen-keinu bat egin zuen, ezkerreko matraila puztu eta buruari alde batera eta bestera eraginez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 12. orr.

Gaitzespen-usain nabarmena zegoen airean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 192. orr.

Gaitzespen ekitaldia. 1417

Absurduaren teatroa, gaitzespen-teatroa eta banguardismo esperimentala landu dutenak. Gaitzespen-arrastorik ez, harenganako; bakarrik zera, gizonezko guztioi irizten digula berdintsu, bata bestea bezain bitxi. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus