Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mailatu1 (orobat maillatu g.er.), maila(tu), mailatzen 1 du ad zerbaiti edo norbaiti, kolpeak emanaz, uspelak edo sakonguneak egin. ik makatu1.

–Melokotoi hauek mailatuta daude. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 24. orr.

Hegal hark, fuselajetik askatzean, torloju eta azkoin eskukada batzuk erauzi zituen, plazara erori eta emakume batzuei burua mailatu zietenak. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 15. orr.

Oin-eskuak mailatuak zeuzkan, ziztada gorriz handituak, odoletan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 139. orr.

Ezpain lehertuetatik odola zerion, eta masailak kolpeez mailatuta zeuzkan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 34. orr.

Borrokak bata bestearen atzetik galtzen hasi nintzen, eta aurpegia eta gorputza mailatuta itzultzen nintzen etxera beti. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 99. orr.

Hezurrak ere mailatuak ditut. Elizen arteko biblia   Sal 42,11

Bere barnean, organo nagusiren bat mailatu, bortxatu diotela sentitzen du- bihotza, agian. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 142. orr.

Madrek familiako erretratua marko eta guzti trapu batekin bildu zuen ez mailatzeko. Jon Maia   «Riomundo» - 141. orr.

Orgen triki-trakak mailaturiko barazkiak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 291. orr.

Emazteak ez zuen hurrengo goiza arte ikusi autoak albo bat mailaturik zeukala. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 27. orr.

Mahai gainean kortxo eta nikelezko gorputzadarra zetzan, ezpaldua eta mailatua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 435. orr.

Lanceloti ekin zion, gogor, buruko estalkia mailatu arte. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 104. orr.

2 irud/hed

Sozialisten ustez, ERCren ezetzak mailatuta utzi du Generalitatea. Berria - Mundua   2006-05-07

3 (era burutua izenondo gisa).

Hartu, musuka ezazu esku mailatua. Ez nintzen oso tripaki zalea, baina aseak ez bezala begiratzen baitio goseak sagar mailatu bati. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 142. orr.

Zenbat balio dezake zilarrezko koilara mailatu mordoxka batek? Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 12. orr.

Bi aldiz autoz aldatu eta landetara abiatzen dira Renault mailatu batean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 177. orr.

Lurruna irteten zen kapot mailatuaren azpitik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 66. orr.

Poto mailatu bat eskaini zidan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 27. orr.

· Mailatu eta are odoldu asko San Giovanniko zaharren atzetik joaten ziren, Romans auzotik zehar, eta etxeetan sartzen ziren zauriak urez garbitzera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 153. orr.

4 maila-maila egin guztiz mailatu.

Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan: hezurrak maila-maila eginda Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus