Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehatxatzaile [14 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean] 1 izond mehatxatzen duena. ik mehatxagarri; mehatxari.

Nola jokatuko zuen horrela, beraz, hain zintzoa izanik, emaztea mehatxatzailea eta zitala ez balitz? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 35. orr.

Eskutitz mehatxatzaile eta isilpekoak bidaltzen dizkiguten horiek. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 186. orr.

Zerua garbi zegoen, baina lainoak ikusi zituen urrunean; laino beltz eta mehatxatzaileak. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 55. orr.

Kostaldea ozta-ozta suma zitekeen, tarteka, olatu mehatxatzaileez haruntzago. Txillardegi   «Putzu» - 319. orr.

Begitartea ilundu egin zitzaion eta hizketa molde mehatxatzailez esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 170. orr.

2 iz mehatxatzen duen pertsona.

Lubisek nazka izango lieke Cesarren mehatxatzaileei. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 454. orr.

Oraiko defentsako ministroa Rumsfeld da "Europa zaharraren" mehatxatzailea. Herria   2003-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus