Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroitidazki (orobat oroit idazki) iz txosten idatzia; bereziki, erakunde edo elkarte batek eginiko lanez urtero egiten duen idazkia.

Zortzigarren kapituluan ematen da [...] Doktor Nafarrak, 1562ko otsailaren 25ean, Felipe II.ari berari, isilean, bidaltzen dizkion gutuna eta oroitidazkia, hau da, egundainotik guhonek edozein teologoren partetik irakurri dugun Inkizisioa deitu erakundearen kontrako artikulurik gogorrena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 45. orr.

Ikusi zuen Erregek nola zeraman Nafarrak Carranzaren auzia, bere 1562ko oroitidazkian hauxe idazteraino heldu baitzen gure abokatua Espainiako Inkisizioaz, "zinez opari itsusia zela Espainiarentzat" eta "sekulako zartakoa"; bai eta Elizaren araudi orokorretik kanpo zegoen erakunde berezi horren ezabatzea zela hoberena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 27. orr.

EUSTAT (web orria): jaiotzen estatistika, eta EHUko urteroko Oroitidazkiak (iturrietatik ateratako datuak erabiliz, egileek kalkulatutako ehunekoa). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 229. orr.

Euskaltzaindiaren aurrekontu arruntaren gastuen zati bat ordainduko dute administrazioek, eta ohiko argitalpenak (Euskera agerkaria, Euskaltzaindiaren Arauak, Oroitidazkia eta Argitalpen Katalogoa) plazaratzen lagunduko diote. Berria - Kultura   2004-11-17

Oroitidazki horretan jasotako datuen arabera, iaztik hona 350 dei jaso dituzte, eta horietarik 230 bat fitxetan zehaztu dira. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus