Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piamontera iz Piamonteko italiar dialektoa.

Hauxe da historia, itzulpenaren eraginez apur bat indargetua, piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 228. orr.

Piamonteraz hitz egiten zuen, eta deseroso sentiarazi ninduen berehala horrek: ez da gizalege onekoa italieraz erantzutea dialektoan hitz egiten dizunari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 224. orr.

Piamontera ezin hobean, bada, Asti aldeko ukitu sotilez, esan zidan azukrea zekarrela kimikatzeko: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 225. orr.

Madarikaziotzat, berriz, "medà meshônà" lotura bitxia erabiltzen zen, hots, literalki "heriotza estrainioa", baina ulerbide zuzenean piamonterazko "assidènt" ("ezbehar") formaren kalkoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus