Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orokorkeria iz zehaztu gabeko ideia edo jarduna, gaitzesgarritzat hartua. ik orokortasun.

Batzuk xehetasunetan galtzen direlako, beste batzuk orokorkeria zabaletan. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 42. orr.

AEBetako filmek europar kutsua lortu ahala izaten dute kritikaren onespena, orokorkeria zilegi bazait. Berria - Kultura   2006-01-25

Orokorkeria eta tautologioi itzurtzeko, beraz, hel diezaiogun obrari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 11. orr.

Aurreikustekoa zenez, errazkeriak eta orokorkeriak besterik ez zituen esan rol horretan zegoen Kiti Manverrek. Berria - Kultura   2004-01-27

«Orokorkeriatan ibiltzea» leporatu dio ELAk PSOEri. Berria - Ekonomia   2004-09-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus