Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentipen [995 agerraldi, 144 liburu eta 112 artikulutan] 1 iz gogo egoera berezia, zentzumenen bidez edo bestelako eraginen baten ondorioz nabaritzen dena. ik sentsazio; sentimendu.

[Lobulu frontalek] ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin eta halako funtzio "behe mailako"ekin, baizik eta "goragoko"ekin; alegia, ezaguera eta jokaera, irudipen eta sentipen guztiak bat eginez "nortasun", "nitasun" eta halako hitzez aipatzen dugun identitatea osatzen dutenekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 71. orr.

Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 300. orr.

Zuzen jokatzen jakin ez zuelako sentipena zeukan, iruditzen zitzaion bere ahalbideak ez zituela egoki erabil. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 291. orr.

Orain badakigu sentipen eta emozioak urdailean izaten direla, janaritik bilakatuak isurkin gastrikoen eragin kimikoaz. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 62. orr.

Animaliei sentipenak ukatzen zizkien aro bat zen Skinnerren aroa -ondorioztatu zuen Templek-, eta automatatzat hartzen zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 260. orr.

Sarritan izan dut sentipen hau: ume baten begietatik beste norbait ari zitzaidala begira. Pako Aristi   «Note book» - 97. orr.

Itomenezko sentipen batek gainezka egin zion Ruche jaunari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 394. orr.

Gerora obsesio bihurtuko zitzaidan irudipen bat nagusitu zitzaidan gainerako sentipen guztien gainetik. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 41. orr.

Iritziaren oinarria arrazoitzen edota sinesten duenaren errorean edo egian datza; sentipena, aldiz, usadioan edo naturan oinarritzen da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 159. orr.

Erbesteratze- eta galera-sentipenek eta oroiminak mundu mota bat, berak galdutako benetako munduaren ordezko bat eskatzen bazuen ere. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 171. orr.

Lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena; artegintzaren ahalmenaren adierazgarri, ordea, kontrolpean zeuden sentipenok. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 13. orr.

Sakonagoko nahasmendu ia adierazezin bat sentitzen zuen, eta ikara, eta sentipen horiek, hain zuzen ere, margolanean kolorea erabiltzen saiatu zen hilabetean jo zioten gailurra. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 34. orr.

Etxerako bidean, maitasuna, sakontasunik gabeko sentipen bat zela iruditu zitzaion. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 126. orr.

Hik, egiaz, gorrotoa hidan, hogeita lau urtez gorrotatu ninduan, eta sentipen horrek higan loturarik sendoenen ezaugarria zian, bai, anaitasunaren pareko indar eta garra. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 145. orr.

Azkenik, gertaera edo fenomeno bati buruz batek duen iritzi edo sentipen bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 148. orr.

2 (izenondoekin)

Amets tankerako irudi haiekin batera, sentipen berri bat nagusitu zitzaion: "deitua" zela sentitzen zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 164. orr.

Batera eta bestera ibili nintzen Branforden, déjà vu eta jamais vu sentipen bitxienarekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 106. orr.

Sentipen atsegina zen, han Ronekin eserita egotea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 94. orr.

Bere gorputza ezagutzen eta sentitzen hasten da, eta berehala ohartzen da gorputzeko zati guztiek ez dizkiotela sentipen berdinak eragiten. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 24. orr.

Irudiak ikuslearen atsegingarri izateko helburua du, hari sentipen (aisthesis) bereziak sorraraztekoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 78. orr.

Errezeptore desberdinak informazio eta sentipen desberdinak jasotzeko. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 156. orr.

Gorputzeko parte batzuk ukitu eta horiekin jolasean hasten denean, ohartzen da horrekin oso sentipen atseginak dituela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 24. orr.

Hain zuzen ere, (sentsazio eta sentipen oinarrizkoen ikuspegitik) animaliek eta pertsonok dugun oinarri komunaz jabetzeak ematen zion aukera animaliekiko halako sentiberatasuna erakusteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 258. orr.

Gauean izarretara begiratzen dudanean, badakit izan beharko nukeela sentipen "numeniko" bat, baina ez dut halakorik sentitzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 283. orr.

Arteak bai baitu indarra halako sentipen bete-betekoak agerian jarri eta, hala ere, bridaturik emateko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

Sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 13. orr.

Nire sentipen beroenak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin zezakeen azaldu, sentipen kontua zen dena. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 145. orr.

Kontatzen ditudanak oker badaude, ez da inor engainatzeko asmoz propio okertu ditudalako, sentipen-usteok niretzat ustekabean ustel direlako baizik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 16. orr.

Sentipen-ikara handi bat sorrarazi zidan, nire sentimenaren erdi-erdian jo ninduen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 133. orr.

Isla orok gugan helburu bat balu, susma genezake adimena ez dela islatzeko tresna bat bakarrik, bere sentipen-horizontean jartzen zaion ororentzat arduragabe den ispilu bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 177. orr.

Elkartze sexuala sentipen eta plazer sinfonia ederra da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 181. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Akademia bukatu, eta Armadako zerbitzuan izan ginen garaian, nik beti izan nian neure baitan segurtasun-sentipen hori. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 149. orr.

Gauzen zein ezaugarrik bideratzen dute mugimendu-sentipena? Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 50. orr.

Erretinan gertatzen diren aldaketa kimikoek eragiten dute ikuste-sentipena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 102. orr.

Nondik nora, zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 146. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio- eta tristura-sentipen bat ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 268. orr.

Kulpa sentipen horrek zer egin ez dakitela uzten ditu emakume asko. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 284. orr.

Japonia Asian dago, baina modernizazioaren ondoren bere burua ez du asiartzat; eta, gainera, nagusitasun-sentipen batek Asiako beste lurraldeak zapaltzera bultzatu zuen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 11. orr.

-Joateko agindu dizut! -zioen printzeak, oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 522. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus