Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orokortasun iz zehaztu gabeko ideia edo jarduna. ik orokorkeria.

Hastapenean ez zion xehetasun handirik kontatu orokortasunetan gelditu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 143. orr.

Erlijio-gaiak, biziari buruzko orokortasunak, munduaren berri garrantzitsuenak, naturaren edertasuna, hots behar bezalako gogoetak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 128. orr.

Tetraren funtzionamenduaren printzipioei buruz orokortasunak besterik ez nekizkien, aspaldi Muy Interesante edo Elhuyar batean irakurritako gauzak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 68. orr.

Geroztik, bi terminoak banaezinak iruditzen zaizkio, orokortasun guztiak arriskutsuak direla badakien arren. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 68. orr.

Emozio hori izan ez dutenek, edota, izanda ere, euren nortasunera aplikatu ez dutenek, definitu gabeko bizitza bat eramango dute, orokortasunaren epelean gordea. Pako Aristi   «Note book» - 7. orr.

Bushek ez zuela ezer zehatzik esango eta orokortasunean galduko zela esan nahi zuen horrek. Berria - Mundua   2006-02-02

2 orokorra denaren nolakotasuna.

Berehala sentitzen du arketipoaren orokortasunetik zirkunstantzia historiko konkretuetara jauzi egiteko beharra. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 151. orr.

Konkretutasunak, minuskula indartsu batek, orokortasunak baino indar handiago du. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 10. orr.

Kontzeptuak eratzeko arauak, edozein dela euren orokortasuna, ez dira gizabanakoek burututako eragiketen emaitza. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 74. orr.

Sistema horren orokortasuna frogaturik gelditzen da, ezin bada sortu sisteman ez dagoen bokal berririk. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 157. orr.

Etxetik 10.000 km-etan, mendi galdu batean, herrixka baztertu hortan, bi populu hain desberdin fede berak bilduak: ez ote da hori elizaren orokortasuna? Herria   2001-02-22

Zientzia, hortaz, ez da orokortasunetatik abiatzen eta, huts hori estaltzeko nolabait, printzipio komunen beharra dauka, batik bat ez-kontraesanaren printzipioarena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 52. orr.

Beharrezkotasuna eta orokortasun hertsia dira, beraz, apriorizko ezagutza baten ezagugarri seguruak eta elkarrekin bereiztezinki lotuak daude gainera. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 32. orr.

Esperientziatik jasotakoak orokortasun alderagarria besterik ez du, hots, indukzioaren bitartez lortutako orokortasuna. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 288. orr.

Euskal gizartearen arazoa da, bere orokortasunean. Berria - Euskal Herria   2004-12-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpotik aritu zen, inolako esperientziarik barneratzeko astirik gabe, eta, ondorioz, orokortasun gradu handi batez deskribatu zuen errealitatea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 33. orr.

Honezaz gain, orokortasun-baldintza bat ezartzen diegu guk gramatikei: edozein hizkuntzaren gramatika, "osagai" eta "fonema" bezalako terminoak hizkuntz berezien mugak gaindituaz definitzen dituen hizkuntz teoria jakin baten arabera egin behar dela, alegia. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 76. orr.

Elkartasun eta orokortasun gogo horretan goatzi aitzina. Herria   2004-06-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orokortasun gradu (3); orokortasun hertsia (3)

orokortasuna eta beharrezkotasuna (3)

bere orokortasunean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus