Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentsazio (927 agerraldi, 134 liburu eta 265 artikulutan; orobat sentsazione g.er., sentsasio g.er. eta sentzazio g.er.) 1 iz sentipena.

Entzutea, ikustea, sentsazio guztiak, erabat pasibo eta jasotzaile ziren Lockerentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Nik benetan sinisten dut haurtzaroko sentsazioek eta bizipenek guregan duten eraginean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 70. orr.

Artelanak eragiten dituen sentsazioen eta sentipenen azterketa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 281. orr.

Baditugu haurrak, bizitzan momentu bat dira eta momentu hori ere bukatzen da, eta badaukagu pasatzen den denboraren sentsazio bat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 319. orr.

Bizi-bozkarioaren sentsazio gero eta biziagoaren prezioa ordaintzeko modu oso nirea zatekeen agian hura guztia. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 81. orr.

Unean uneko sentsazio eta inpresioei soilik erantzuten zieten, edo joan-etorri urduri eta zentzugabeetara pasatzen ziren moteltasunetik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

Sukarrarekin egon naizen egunetan, inoiz sentitu ez nuen sentsazio bat izan dut. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 252. orr.

Ez daukat hitzik Chicagok sortarazi dizkidan sentsazio eta sentimenduak azaltzeko, sentsazio eta sentimendu horiek hitzetan itzulezinak balira bezala. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 105. orr.

Sentsazio batzuk nabarmen eta are jasanezin zaizkie; beste batzuk, berriz, apaldurik edo ia ezereztuak dituzte (esate baterako, batzuetan ez dute sentitzen mina bera). Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 240. orr.

Gelditasun handia eta bake-sentsazioa biltzen ditu, ez bakarrik haren Pontiton jenderik ez dagoelako eta eraikinak eta kaleak hutsik daudelako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 178. orr.

Esaldia burutu bezain pronto, halako déjà vu sentsazio bat izan nuen, baina ez zen ilusioa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 250. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sentsazio fisikoa da, guztiz erreala. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 211. orr.

Garbi dago bi farola dauden kale batean baino seguruago sentituko garela hogei dauden lekuan, baina sentsazio psikologikoa da hori. Berria - Gaiak   2004-12-08

Zakila hatz artean estutu eta sentsazio atsegina izan nuen. Aitor Arana   «Onan» - 40. orr.

Etxetik gertu, halako batean, sentsazio berezi bat nabaritu zuen bizkarraldean, hats epel moduko sentsazioa garondoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 182. orr.

Sentsazio berrien gaindosia. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 106. orr.

Sentsazio goxo lasaigarria zen; aspaldiko urpekaritza-urteak gogora ekarri zizkidan sentsazio bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 257. orr.

Urdailean halako sentsazio bitxi bat nuela, bulegoko sukaldean sartu nintzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 338. orr.

Ikusmen normaleko pertsonek, ikusmen hutsezko sentsazioetatik abiatuz, nekerik gabe taxutzen dituzte formak, ertzak, gauzak eta eszenak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 143. orr.

Uste dut folioz beteriko karpeta lodia ikusi baino lehenagoko sentsazio bat izan zela. Iban Zaldua   «Itzalak» - 168. orr.

Bere etxean zegoelako sentsazio iheskorra izan zuen lehen unean. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 174. orr.

Film on bat egiteko elementuak zituen zuzendariak, baina elementu horiek alferrik galdu dituelako sentsazioarekin amaitzen du ikusleak. Berria - Kultura   2004-09-21

Zuk fitxatutako zein jokalarirekin izan duzu asmatu duzulako sentsazioa? Berria - Kirola   2006-02-26

Oso sentsazio bitxia da benetan, ni bezalako batentzat, egunkaria idaztea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 18. orr.

Ez zuen sekula sentsazio izu-gozo hura bizi izan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 85. orr.

Yolok 14 urterekin izan zituen lehendabiziko sentsazio homosexualak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 228. orr.

Hortxe zegokeen, Verreyren ondorioaren arabera, "sentsazio kromatikoen gunea". Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik ez nuen hori "ikusi" inola ere; ez nuen inolako eszenarik ikusi, baizik kolore askoko irudi korapilatsu bat, sentsazio multzo zeharo abstraktu eta kategorizatu gabeko bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 224. orr.

Sentsazio gurpilaren edozein jira-biraren distira edo itzala pausatutako unea kristalizatu eta izozteko. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 11. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horregatik, ordenagailu aurrean jartzen nintzen bakoitzean, idazten nuelarik ere, ezintasun sentsazio batek harrapatzen ninduen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 143. orr.

Neure barruan hazten sumatu nuen, ustez lehenbiziko aldiz, huts sentsazio higuingarri bat: horixe zen, beraz, "bestelakoa izatea". Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 168. orr.

Bularrean nuen hustasun sentsazio berezi zoragarri hori gorputz ataletara zabaldu zen berehalaxe. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 108. orr.

Deserosotasun sentsazio difuminatu baten menpe, tragoxka luzea eman zion edariari. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 22. orr.

Euforia sentsazio on batek hartuta sentitzen zenez gero. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 193. orr.

Libertate sentsazio bera sentitzen nuen irakurtzen nuenean eta bazterretan, naturan, zaldiekin, ninderabilenean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 130. orr.

Urteak ziren jadanik ez zuela tristura sentsazio hori nabaritzen beragan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 232. orr.

Sargori sentsazio higuingarria zegoen oraindik ere hiri osoan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 105. orr.

Halako babes-sentsazio bat ematen zizun, hots guztiak eta gauzen abiadura bera moteldu balira bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 181. orr.

Mundu naturalarekiko galera-sentsazio hori kasu guztietan nabarmendu izan da. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus