Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentsibilizazio 1 iz sentsibilizatzea.

Buru batzarrek gure alderdikideek euskararen erabileraren alorrean izan beharreko sentsibilizazio aktiboa bultzatuko dute. Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Indarkeria eta gatazkei eman beharreko konponbideen inguruko sentsibilizazio soziala sakondu dutela. Berria - Ekonomia   2004-05-14

Sakoneko afera jendearen benetako sentsibilizazioan datzala uste du. Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Campusean Sexu Erasoen gaineko Sentsibilizazioaren Astea da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 57. orr.

Musika jaialdiaren aurretik Bilboko Erakustazokan hegoaldeko komunitateekiko sentsibilizazioa bultzatzen duten ekintzak egingo dira, beste kultura eta gizarte mota batzuk ezagutarazteko asmoarekin. Berria - Kultura   2004-04-23

Informazioa kanpainak: Sentsibilizaziorako eta prebentziorako kanpainak egingo dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan)

Sentsibilizazio kanpaina hasi du Oinarriak elkarguneak Nafarroan. Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Sentsibilizazio lana aspalditik ari da egiten, kontua da berdintasun gaietan adituak diren langileen falta dagoela. Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Erakunde ofizialek sentsibilizazio planak egin behar dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Sentsibilizazio garaiotan, Berria-n, asteartean: "Iragan apirilaren 8an aurkeztu zen Ahotsak Euskal Herrian, Donostiako Miramar jauregian. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

informazio eta sentsibilizazio (3); sentsibilizazio kanpaina (12); sentsibilizazio kanpainak (5); sentsibilizazio lana (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus