Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orpo 1 iz giza oinaren atzeko zatia, orkatilaren azpikoa. ik aztal.

Parma konderrian, gizon bati oin bat atzekoz aurrera zuela jaio zitzaion semea, hau da, orpoa aurrean eta behatzak atzean zituela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 452. orr.

Urrats bat egiten zuenero orpo arrosak nagiro irteten zitzaizkion zapatiletatik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 189. orr.

Andereñoak arin-arin eragin zion bere oinaren puntari, eta agerian jarri zuen orpo fin bat, eta hanka zimel, ederki osatu baten hasiera. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 35. orr.

Orpo baten gain biraka hasi naiz, zibaren gisa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 309. orr.

Georgiek, artean orpo gainean kokoriko, jakin-minez begiratu zien andreari lehenik eta Curtis-i gero. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 23. orr.

Izkina batean, orpoen gainean kokoriko jarri eta malko analfabetotan hasi nintzen negarrez. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 139. orr.

Muntotik behera jauzi egin du bidera, eta orpoan harri-koskor bat sartu zaio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 226. orr.

Zarata beti berdin eta mehatxagarri horrek oso hurbil zirudien zenbaitetan, hain hurbil ere, non orpo-orpoan nuela iruditzen baitzitzaidan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 217. orr.

Zure arrastoaren atzean nabil, orpo-orpotik. Jon Alonso   «Euskal karma» - 76. orr.

Haren egurrezko zoru labainkorrean pausatu ninduten, nire aurka estutu eta zapaltzen ninduten hainbat oin, aztal zornetsu, orpo eta bernazakiren erdian; gutxi-asko, espero nuena. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 193. orr.

Hirurak abian jartzen ziren, orpoak arrastaka, espaloien zabalera guztia hartuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 255. orr.

Oin baten gainean zutik, Jimmyk bere orpoa ostikoka zerabilen beste oinaren puntaz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 148. orr.

Orpoetan jiratu, ateari kolpean tira egin eta hain gogor itxi zuen, ezen goialdean zuen kristaletako bat erori baitzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 23. orr.

Ez zidan nire orpoetan biratzeko astirik eman. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 351. orr.

Zapatak kendu zituen gero, orpoaz orpoan presio eginez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 164. orr.

Burutik orporaino blaitzen nauen sentimendua ez da hain atsegina. Jon Alonso   «Euskal karma» - 137. orr.

Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 88. orr.

Orpoak kliskatu ditut ostera, eta irten egin naiz. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 157. orr.

Argi entzun zen ezproien hotsa, hitz egiten ari zenak orpoak kliskatu balitu bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 135. orr.

2 hed

Bat-batean [...] ezker eskuaren orpoarekin buruaren alde bati joka hasi zitzaion, bere burua zein ergeltzat zeukan erakusten bide zuen imintzio basati bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 168. orr.

3 oinetakoetan eta kidekoetan, orpoa estaltzen duen zatia.

Konturatu nintzen andre zaharrak zein zarpail loturik zeukan gona atzean, eta zein urraturik eta alde batera okerturik ehunezko boten orpoak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 21. orr.

Talpak izeneko txanoa janzten zuten buruan, arkume beltzaren larruz egina, eta orpo luzeko bota larru-horiak oinetan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 230. orr.

Kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 88. orr.

Eta elurretan beltz eta bustirik ageri zen Sergeik galdutako eskalapoi orporik gabea. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 111. orr.

Erabakimenez jarraitu zuen aurrera, neska ukondotik oratuta, frantses orpo garaiekin oholtza ozen zapalduz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 118. orr.

Behin orpo aldeko takoak larregi ilkatu zitzaizkion zelai lokaztuan, hanka jiratzen ari zela, eta korrika bizian zetorren kontrario bat hanka gainera erori. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 33. orr.

-Tira, atsoa -esan zion Peterrek isilka, sutondoaren berotan eta Wendyri begira, orpo bat josten ari zen bitartean-. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskailerak jaisten hasi zen, orpo-hotsa atereaz. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 174. orr.

Jimmy bueltaka zebilen bizkarrean zehar, orpo-joka, zeharo asaldaturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 106. orr.

Besakadaz joka darabil, orpo-kolpeka, aparra aterarazten dio, eta, erdi-erdian jarrita, beldurgarri, ertzetara bidaltzen ditu olatu amorratu saldoak. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 53. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zapata txuri orpo-luzeak ikusi nituen, berna lodiak. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esku-orpoaz eskudelari helduta eskailerak kilin-kilin jaitsi. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 91. orr.

Urrezko ezproiak bota orpoetan Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 270. orr.

7 zuhaitzaren enborrak sustraiekin bat egiten duen aldea.

Horregatik, anai Joan, bera zegoen adar-burutik irten eta, adar guztien azpira jaitsiz, zuhaitz-enborraren orpo ondoan ezkutatu zen, zer gertatuko ote zen pentsatuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1035. orr.

Makal baten orpoan eskuak burupean egiten da lo, baina nik ezin dut. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 173. orr.

Mahastiko ilara erdi bat orpo-orpotik ebakita zegoen eta belarretan utzitako mahats-adarrek suge beltzak ziruditen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 108. orr.

Triskantza handiak eta 47 zuhaitz orpotik jiraka atera eta boteak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 190. orr.

8 irud/hed

Igan dituzte eskailerak, paratu dute aulkitxoa postearen orpoan. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 158. orr.

Harkaitz bertikal luze baten orpoan, lurrean erdi hondoratua zen marmol zuriko bloke bat ikusi nuen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 207. orr.

Mendixka batzuen orpoan dago Zarautz, eta itsasoa altzoan duela. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 189. orr.

Pendizaren orpoan daude kokatuak mendiari eusten bezala karrikaren estiborreko etxeak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 130. orr.

Balkoi horietan guztietan milaka gauza igerian: arropa idortzen, sareak, zapi gorri, hori, urdinak; etxe hauen orpoan, itsasoa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 107. orr.

Mendiaren hegalera ematen zuen paretaren orpoan zulo karratu bat zegoen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 209. orr.

Ene ezkerrean, lehen planoan, beste mendiaren orpoan, beste etxe multzo bat dorre zahar desegin batera ematen zuten balkoiekin. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 107. orr.

Ulm-eko katedralean gordetzen omen dituzten Ahasverus-en zapatak jantzi, eta nire bihotzaren orpo-orpotik atera nahi nuen sinbologia haren bidea egiten hasi behar nuela. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 20. orr.

Espainiaren orpoa eta muina Gaztela da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 274. orr.

9 ateak-eta finkatzen diren euskarria, erroa.

Taberna batzuetako ateen orpoetan emakume lotsagabeek irribarre limuriak eskaintzen dizkizute. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 183. orr.

Neska atean gelditua zen, atearen orpoari bermatuta, nik hari begiratu nahiko nion interes berberarekin niri begira. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 131. orr.

Ateak orpoan bira, alferrak ohean. Elizen arteko biblia   EsZ 26,14

Santutegiaren aurrean zegoen sala handiaren aurreko ate-orpoak, urrezkoak. Elizen arteko biblia   1 Erg 7,50

Salako ate-orpoaren kontra bermaturik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 173. orr.

Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dardar egin zuten, eta tenplua kez bete zen. Elizen arteko biblia   Is 6,4

Orpo aldeko langaluzeei bao-zabalera osoaren hamabiren bateko zabalera emanez egingo dira ateak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2030. orr.

Hiriko atearen orri biak hartu eta orpotik atera zituen, beren zango, ataga eta guzti. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 38. orr.

10 Akilesen orpo zango-mamia eta orpoa lotzen dituen zurda.

Eta eskerrak emateko moduan zaude, ez zaielako bururatu ere egingo dortoka ez harrapatuaren errua Akilesen orpo hauskorrei egoztea. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 99. orr.

Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa, ikusi dugun bezala, mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da, gizadiko jende xeheak gidariei jarraituko diela ziurtatzeko "gizarte-trebakuntza" gisa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 128. orr.

· Akilesen bi orpo izatea ez da ona izan eta euskal kulturak asko nozitu du. Berria - Harian   2006-03-24

11 orpo gain pl

Neskak bizkorrago kulunkatu zuen eguzkitakoa eta bira erdiak egin zituen orpo-gainetan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 80. orr.

12 -en orpotik -en atzetik.

Zaldien sailerantz abiatu zen, eta ni bere orpotik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 87. orr.

Kazetaria aurrena, Knörr ondoren, elkarren orpotik biak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 59. orr.

13 orpoz orpo adlag hurbil-hurbildik, ondo-ondotik.

Nettiek eta mutilak orpoz orpo jarraitu zioten. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 178. orr.

Lehen esan dizuedan bezala, Caulfieldi orpoz orpo jarraitzea da nire asmoa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 127. orr.

Cayennen izan delako, polizia guztia orpoz orpo dabilkiola uste dik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 219. orr.

Gizon ausarta zen eta beharbada orpoz orpo zihoakion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 210. orr.

Bizirik gelditu zirenek, berriz, kasik Baionaraino egin behar izan zuten atzera, espainola orpoz orpo segika zutela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 81. orr.

Juan izeneko gaztea zaldiak orpoz orpo zituela hurbildu zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 265. orr.

Ziur zegoen gizona ibilaldi guztian zehar orpoz orpo izan zuela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 214. orr.

Frantses polizia etengabe orpoz orpo daukalarik, beti ihesi bizi duk. Txillardegi   «Putzu» - 74. orr.

Donostiarrak eta lizarratarrak orpoz orpo iritsi dira ABF Ligako azken txanpara. Berria - Kirola   2004-04-30

Rose agertu zen iritsi berrien atzetik orpoz orpo. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 163. orr.

Haren orpoz orpo heldu zen izeba Kate, deiadarka: [...]. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 273. orr.

Ihesean beti, polizia-autoen uluak eta argi urdin birakariak orpoz orpo. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus