Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pigmeo 1 iz Nilo aldean bizi zen elezaharretako nano herri bateko kidea.

Dalai ibaiari bazarraizkio, Pigmeoren lurra aurkituko duzu. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 94. orr.

Horko jendeak ipotxak bezain ttipiak dira, baina ez pigmeoak bezainbat. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 86. orr.

2 Afrikan eta Asian bizi diren nano herrietako kidea.

.«Ikuspegi turistiko batetik begiratuta, Burkina Fasok ez dauka ezer», azaldu du Arretxek: «ez piramiderik, ez Kilimanjaro bezalako mendirik, ez pigmeorik...». Berria - Kultura   2004-11-30

Kongon bizi diren 3.000 pigmeo inguruk «haragijaleen gaixotasuna» dute. Berria - Gaiak   2004-05-07

Nahiago nuke lurrean zuloa egin eta hor sartu, Papuako pigmeoek egiten duten legez. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 27. orr.

Noizean behin saltzen diet errezeta-libururen bat pigmeoei. Jon Alonso   «Euskal karma» - 44. orr.

3 irud/hed oso garaiera txikiko pertsona.

Duela lauren bat urte galdetu genien ea nola maite ditzaketen hainbeste urruneko kulturak eta hain errazki ahaztu bertako pigmeoak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 23. orr.

4 (izenondo gisa)

AEBetako, Erresuma Batuko eta, oro har, NATOko ontziek eginiko maniobrek zetazeo espezie ugariri eragin diete: euskal balea, xibarta, zere arrunta, zere txikia, zeroi arrunta, zeroi pigmeoa, Atlantikoko izurde pikarta eta marzopari, besteak beste. Berria - Gaiak   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus