Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mekanizazio 1 iz mekanizatzea, makinez hornitzea.

Mediterranear isurian laborantzaren mekanizazio handiak eraldaketa sakonak gauzatu ditu ingurumenean. Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Mekanizazioak industri langilearen buruan tirabira sortu zuen bere lanarekiko sentimenduen eta bere aisiarekiko sentimenduen artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 396. orr.

Mekanizazioak arauketa esan nahi bazuen, eta arauketa horrek langile-klase industrialari eta ondoren klase ertainari espiritua kentzen bazien, posible ote zen giza eskuek makina ahalguztiduna kalterik gabe erabiltzea? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 388. orr.

2 irud/hed

Bizitzak energia aurrezteko duen bidea mekanizazioa da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 399. orr.

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina). Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 462. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Brasilgo General Motors eta Volkswagenerako garatutako fundizio eta mekanizazio proiektu berriak. Berria - Ekonomia   2004-04-07

Galdategia [...] mekanizazio plantaren alboan egoteak gainera, ekoizpen jarraia egitea ahalbidetuko dio. Berria - Ekonomia   2006-01-19

Kooperatiban pieza estrategikoen mekanizazio lanak egingo dituzte: konplexutasun tekniko handia, balio ekonomiko handia eta goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte. Berria - Ekonomia   2004-02-25

Himach-en helburua errendimendu handiko mekanizazio prozesu berrien ikerketan sakontzea izango da. Berria - Ekonomia   2006-01-25

Eraikin berriak mekanizazio zentroa, metrologiako eta eskala submikrometrikoan egiaztatzeko laborategia eta bulegoak ere izango ditu. Berria - Ekonomia   2006-01-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus