Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

insistitu (orobat intsistitu), insisti, insistitzen du ad behin eta berriz ekin.

"Ezta hitzik ere", insistitu dute behin eta berriz, eta denek bete dute agindutakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 100. orr.

Probatu, insistitu zenuen, eta zer egiten nuen pentsatu gabe sartu nuen atzamarrean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 46. orr.

Funtzionarioak insistitzen zuela ikustean, kartzelako zuzendariarekin egon nahi zuela esan zion. Iban Zaldua   «Traizioak» - 110. orr.

Eta insistitu egiten zuen, beharrezkoa zela Lilyrentzat, beharrezkoa Mintarentzat, beharrezkoa zela ezkontzea denentzat. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 53. orr.

Garaiko autore gehienek arraza eta nazioa ez direla nahastu behar insistitu ohi dute, Unamuno-k, etab. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 181. orr.

Honetaz ere ez dut gehiegi insistitu nahi, lehen ere aski luze jardun dut eta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus