Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pika1 1 iz lantza, ezten-haga.

Haietan ez ziren falta gizon gordinak, ezpata edo pika nekerik gabe hartzeko gauza zirenak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 133. orr.

Pika esku eskuinean atxikitzen zuen, bizkar gainean finkatua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 282. orr.

Medailak eta egurrezko gurutze txikiak zeramatzaten paparrean, eta pikak, azkonak eta ezpatak eskuetan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 196. orr.

Biharamunean haiekin batean ari nintzen gazteluko patioan, ezpata, pika eta pistolarekin ariketetan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 249. orr.

Horren esperoan egonen ziren denak, amen batean inguratu baininduten, pikak inarrosten zituztela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 235. orr.

Buru odoldua pika batean iltzatuko zioten Ahmeti eta hirian barna eramanen zuten jendeak hista eta burla egiteko. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 57. orr.

Uste dut pikaren gider gogorrarekin jo ninduela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 283. orr.

Oinezko gaztelarrek triku egina utzi zuten [Ramon] beren pika luzeekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 48. orr.

Bertzenaz, Migel Mailurekin edo goarnizioko soldaduren batekin, sastagaian eta ezpatan, pikan eta baleztan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 117. orr.

Halako batean ikusi nuen, oihaneko soilune batean, gure oinezkoetariko bat, bere pikaz etsai baten bizkarra keinatzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 288. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harresien gaineraino erdietsi zuten aldi bakanetan, pika hesi batekin egin zuten topo. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 222. orr.

3 frantziar joko kartetako sailetako bat.

Eta pozik nago bateko pika non duen asmatu diodalako. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 18. orr.

O Vencido zena pokerreko Bateko pika izan da nazkatu arte erakutsi zaigun baraja batean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 154. orr.

Tarik Aziz Atzerri ministro ohia Zortziko pika genuen; Saddam Husseinen anaiorde Barzan Ibrahim Hassan ai Tikriti Bosteko hirusta... eta hala, 52 osatu arte. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 154. orr.

Nola prestidigitadoreak, karta-multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, bada, hala zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 238. orr.

Nolatan eskaini zion borreroaren aizkorari bere errege-pika, zeinarengan, Txitxikovek berak aitortu zuenez, Jainkoarengan baino uste hobea baitzuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus