Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pikardatu, pikarda, pikardatzen 1 du ad tantoz bete. ik tantotu.

Parkearen goialdean, zerua hodei luzanga txikiz pikardaturik ageri zen, oilo zuriz zipriztindutako belazearen antzera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 87. orr.

Gelen erdiak hutsik daude, paretak biluzik, eta moketa ilintiz pikardaturik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 97. orr.

Laino mehea sartzen ari zen, pabiloi hutsek tristura grisa zuten, gasezko malko horiez pikardaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 122. orr.

Bisaia pikor gorriz pikardaturik, xarranpinak joa balego bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 558. orr.

Hiru indioilar bikain, urdinez pikardatuak bizarra moztu berriko kokots baten irudira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua? Elizen arteko biblia   Jr 13,23

Aurpegia ilun eta grisa zuen, ia-ia bere jantzi pikardatua bezain grisa. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 276. orr.

Ohearen alboetan manta gorri pikardatua ageri zen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus