Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sepia 1 izond koloreez arituz, marroi argi gorrikara.

San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 59. orr.

Begiratu eta ohartzen gara ze arrotza den irudia, ze ohitura arraroak genituen iraganaren herrialde sepian. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 340. orr.

2 (kolore hitzaren ezkerrean)

Gogoratzeko, hortxe ditu argazkiak; eurotan dira Pako eta Duñabeitia, sepia koloreak nekez baina hortxe jaso duen Karibe itsasoko argitasunean brankara begira. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 252. orr.

Auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 176. orr.

Sepia kolorez margoturik ageri zen zeru urdinaren gainean Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 51. orr.

3 sepia koloreko izlag

Bazen sepia koloreko argazki eskerga bat, Templeren aitonak North Dakotako Grandin herrian 1880an zuen etxaldearena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 255. orr.

Baita sepia koloreko hainbat argazki ere, zinta beltz batez lotuak. Iban Zaldua   «Itzalak» - 65. orr.

Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 28. orr.

Gorago argazki sepia-koloreko batek betetzen du alderik alde horma. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 263. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus