Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraispen iz lurrera eroraraztea. ik eraisketa.

Horri guztiari eraikuntza eta eraispenetan izandako hondakinak batuz gero, iaz, Bizkaian, 1.131.305 tona hiri hondakin batu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Ekimen honen aurkako erasoen adibidetzat jo zuten Euskal Jairen suntsitzea, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxearen kontrako neurriak, eta Getxoko gaztetxeen eraispenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Itoiz herriaren eraispenaren aurkakoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.

Eraispen-lanak erlatiboki errazak izaten ari ziren, eta erlatiboki goiz bukatuko ziren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.

Irailaren hasieran jendea gaztetxean zegoela eraispen enpresa bateko teknikariak agertu ziren, lokala ikuskatzeko asmoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

2 irud/hed

Iraultzaren Aginte Kontseiluko lehendakariorde kargua bete zuen, [...] Husseinen estatuaren eraispenaz geroztik desagertu zen arte.  Berria - Mundua   2004-09-07

Israel eta Judako erresumak [...] mundu siriakoko parroki estatu gerrazale askotariko bi izan ziren; eta komunitate mundutar horien eraispena eta beren handinahi politiko guztien desagertzea izan ziren judaismoaren erlijioa sortarazi zuten esperientziak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Saioak iraun zuen 48 ordu doi haietan kontu ugari gertatu ziren: aginte konstituzionalaren eraispena (Chávez kargutik kenduz); enpresarien buru Pedro Carmonaren autoizendatzea presidente kargurako eta, azkenean, ordenamendu konstituzionalaren berrezartzea (Hugo Chávez-en itzulerarekin).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Ezkerreko ikuspegitik neoliberalismoaren aurka azaldu da Baiona Iraultzen, txiroen bazterketa, eta klase ertainen prekarizazioa eta zerbitzu publikoen eraispena salatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Herodotoren bederatzi liburuak arretaz irakurtzen dituenak, historiak eskain ditzakeen krimen, eraispen, heroismo eta bidegabekeria, ontasun eta gaiztakeria-konbinazio guztiak badituela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus