Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

instantzia 1 iz Justizia gorabeherak erabakitzeko eta epaia emateko, legeak mugatuak dituen jurisdikzio mailetako bakoitza.

Epaitegi hori da azken erabakia har dezakeen instantzia eta, hark, hamabost eguneko epea du epaia kaleratzeko. Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Azkenik, Auzitegi Gorenak instantzia prozesal guztiak agortzen dituen kasazio organoa izaten jarraitzen duela salatu zuen Olabarriak. auzia Mexikoko Auzitegi Gorenak konpondu beharko duela baieztatu zuen, bitarteko instantzia legal guztiak agortu eta gero. Herria  

«Estatuko hainbat instantzia judizial eta hedabideren aldetik lau gipuzkoar hauek jasaten ari diren merezi gabeko tratu injustua eta iraingarria» salatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Niri nahi baino gehiagotan tokatzen zait neure burua ordezkatzea instantzia ofizial horietan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 297. orr.

Lotsagarria da euskaldunon arteko eztabaidek Madrilgo instantzien baimena behar izatea. Berria - Euskal Herria   2004-04-21

60 eguneko epeak auzia nazioarteko instantzietara eramateko tartea ematen duela adierazi zuen. Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Hona zein diren bost jujeak: Daniel Trouvé presidentea, Chantal Wagenaar instantziako auzitegi burua, Isabelle Monterosso haur auzitegi burua, [...]. Herria   2001-09-13

2 aginpide maila; erabakimena duen agintaritza edo korporazioa.

Zientziaren Filosofian justifikazioaren arazoa legeen eta teorien justifikazioaren arazoa da, eta horretarako instantzia berresle edo konfirmatzaile jakin batzuk erabiltzen ditu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 160. orr.

Instantzia honek biltzen du bere baitan, orobat, diskurtsoaren jabe egiteko erregimena eta prozesua. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 79. orr.

Balio eta arrazoien arteko konfliktoan erabakitzeko, balio eta arrazoien artetik kanporako instantzia bat hartzen da, matematikoa eta -moralki- neutrala itxuraz: gehiengoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 20. orr.

Parlamentuak erresumako ia auzi guztiak epaitu zituen azken instantzia gisa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 241. orr.

Ez dago gertaeren sakoneko esanahia edo pertsonaien motibazioak argituko lituzkeen narratzailerik edo instantzia nagusi orojakilerik. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 11. orr.

Baina, bitartean, zer gehiago egin dezakete instantzia politikoetan, Egunkaria-ren auzia bezalakoetan? Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Subjektua hartzen dela arrazionaltasunaren instantzia fundatzaile modura, edo hartzen dela sintesiaren funtzio enpiriko bezala. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 65. orr.

3 aginteari egiten zaion eskaera.

-Instantzia bat idatzi behar didak epaitegira, nire kasua kontatuzøø. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 73. orr.

Instantzia bat egin dut ea itzultzerik ba ote duten, nire osasunerako ezinbestekoa dela-eta kefirraøø. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 94. orr.

Helegite eta instantzia guztiak agorturik zeuden. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 181. orr.

Hilabeteak igaro dira eta instantziak ez du erantzunik izan. Jokin Urain   «Errotarria» - 175. orr.

Epailearen instantziaren arabera. Berria - Euskal Herria   2004-10-20

4 (hitz elkartuetan)

Prokuraketa horren betetzeko joan behar da: edo instantzia auzitegira, edo jandarmeriara edo polizetxera. Herria   2005-05-05

Harremana, alde batetik, medikuntza-erabakitze instantziaren eta, bestetik, epai-erabakitze instantziaren artean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 53. orr.

Erregimen demokratikoetan, zigor eskubidearen kontrol sozialak beste kontrol-instantzien norabide berean jokatuko du. gainerako presoei instantzia eta paper kontu guztiak egiten laguntzen zielako. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 14. orr.

5 azken instantzia

Hau zioen autonomia erkidegoko justiziako auzitegi nagusiei buruz: bere esparruko auzibideetan azken instantzia izan daitezela. Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Lege batetik besterako aldian, hala ere, bada aurreko ezeztatzearen salbuespenik, baldin eta oker eta abusu horiek finkatu eta irmotu badira transakzio, azken instantziako epai edo arbitro ebatzien bidez eta gauza epaituaren indarraz. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 55. orr.

Joachimek ezin eraman zezakeelako, beti ere, Hannak bere buruari eta ez beste inori iriztea, haurrei dagozkien zeretan, instantzia azken eta bakarra. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 305. orr.

Hau zioen autonomia erkidegoko justiziako auzitegi nagusiei buruz: bere esparruko auzibideetan azken instantzia izan daitezela. Berria - Euskal Herria   2004-01-07

6 goi instantzia

Hala ere, Creteileko Goi Instantziako Auzitegiko epaile batek prozedura bat ireki dio. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Honek, Goi-Instantzietara bideratu ordez, zakarretara botatzen ditu zuzenean, agintariek agindu dioten moduan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 68. orr.

7 lehen instantzia

Bilboko 10 zenbakiko lehen instantziako epaitegiak urtarrilaren 9an hartutako erabaki baten harira. Berria - Harian   2006-01-31

Haurra hari eman eta zazpi egunetara erantzuten dio lehen instantziako epailearen irailaren 2ko eskaerari. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 60. orr.

Hala erabaki du Tolosako Lehen Instantziako epaitegiak. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Tafallako Instrukzioko eta Lehen Instantziako bigarren epaitegiak hartu du bere gain auzia. Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Paueko dei gorteak atzo Baionako auzitegiak aurtengo urtarrilaren 8an lehen instantzian ezarritako isunak emendatzea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria   2004-09-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus