Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

institutu (orobat instituto g.er.; Hiztegi Batuan institutu agertzen da) 1 iz Espainiako hezkuntza sisteman, bigarren irakaskuntzako ikastetxe publikoa.

Hurrengo kurtsoa -BUPeko lehenengoa alegia- institutu batean egingo nuela. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 77. orr.

Galarazita genuen institutu barruan erretzea. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 121. orr.

Institutu aurreko aparkalekuan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 123. orr.

Aitak La Salleko ikastetxetik atera ninduenean, institutuan matrikulatzeko. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 59. orr.

Emaztea neska gaztea zen, institutuan ikasitakoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 414. orr.

Institutuan adiskidetu, eta harrezkero elkarrekin ibili gara. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 55. orr.

Institutuan neskak neskekin jarri gintuzten; mutilak, mutilekin. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 142. orr.

Institutuko lau urteak elkarrekin egin genituen Margak eta biok. Iban Zaldua   «Itzalak» - 12. orr.

Institutuko irakasle guztien artean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 139. orr.

Sestaoko bi ikastetxeetan elkarretaratzeak egin zituzten eta Deustuko institutu aurrean bidea moztu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Euskal Herriko institutu eta unibertsitateetan. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Abenduaren 6an, 7an eta 8an, EAEko institutu publikoak haserre daude irakasgaien dekretuarekin. Berria - Kultura   2004-01-28

Bigarren hezkuntzako institutu publikoen asanbleak. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Egun institutu batean lanean hasten den irakasle batek, unibertsitatean hasten den beste irakasle batek baino 5.500 euro gutxiago jasotzen ditu urtean. Herria  

2 zenbait ikerteta edo ikasketa erakunderi ematen zaien izena.

Unibertsitate baten menpekoak dira institutu gehienak; izan ere, 14 institutu horietatik, 9k dute nolabaiteko harremana unibertsitate batekin edo birekin, eta hori Frantzian dagoen joera orokorraren isla da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 133. orr.

Gainera, Unibertsitateetan egiten den ikerketa jardueraren osagarria denez institutu horietan egiten den lana, zeharka, horrek ere baldintzatzen du Unibertsitateetan egiten den ikerkuntza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 139. orr.

Integrazio gela digitala inauguratu dute Easo Lanbide Pasteur Institutuko gure laborategian. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Heziketako Institutu Politeknikoan. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Valence-tik iparrera 30 kilometrora... Grandchamps Institutu Teknikoa... baina ez da ikastetxe ikastetxea.... Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 51. orr.

Caltech-en, Kaliforniako Institutu Teknologikoan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 29. orr.

Ikerketa JPL laborategiko eta Kaliforniako Institutu Teknologikoko adituek egin dute. Berria - Gaiak   2006-02-18

Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institutua. Berria - Kultura   2004-05-22

Institutu Onkologikoa uda aurretik hasiko dira egiten. Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Erresuma Batuan [...] Hetforshireko Biologiako Arauen Kontrolerako Institutu Nazionalean. Berria - Gaiak   2004-05-20

Pariseko Institutu katolikoko aita Tesson irakasle argia. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 117. orr.

Jean Jacques Casteret Institutu Okzitanoan etnomusikologo dena. Herria   2003-11-20

Historia eta Antropologia Institutu Nazionaleko ikertzaile eta irakasle Felipe Echeniquek esan zuenez. Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Gaitasun pedagogikoko proba praktikoak Lyongo institutu batean egin nituen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 9. orr.

Itsuentzako Institutu Juduarekin harremanetan jarri ginen ikastaldi trinko batean sar zedin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 81. orr.

Giza genoma proiektua" hartzen du izena eta batez ere Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak (NIH) eta Erresuma Batuko Welcome Trust daude atzean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 90. orr.

Aholku eskatu zitzaien zientzialarien artean egokitu bainintzen, iradoki nuen egoki zatekeela saguaren institutu edo bat eraikitzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 82. orr.

3 interes publikoko hainbat erakunderen izena.

Gorpua Bilboko Institutu Anatomiko Forentsera eraman zuten autopsia egiteko. Herria  

Meteorologia Institutu Nazionalak urtero prestatzen duen Almanaka batean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 129. orr.

Espainiako Institutu Geografikoak, etenik gabe, estatuan gertatzen diren lurrikarak erregistratzen ditu. Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak jakinarazi zuenez. Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Cervantes Institutuak gonbidaturik. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 61. orr.

Estrada almiranteak, Itsas Institutu Sozialeko lehendakari-delegatu gisa, Askatzailearen arrantzarako zaletasunaz jardun zuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 265. orr.

Espainiako Enplegu Institutu Nazionala. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Hala esan du Frantziako Defentsa Ministerioaren Institutu Geografikoak. Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Italiako Astrofisika Institutu Nazionaleko astro[no]moek. Berria - Gaiak   2004-07-09

Ikerketa JPL laborategiko eta Kaliforniako Institutu Teknologikoko adituek egin dute. Berria - Gaiak   2006-02-18

Moskuko Marx-Engels Institutuak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 49. orr.

Gure dirua [Venezuelako] Kirolaren Institutu Nazionalak dauka, eta urriaren 13tik banka paralelo batean sartua dauka, interesak irabaziz gure kontura. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Susmoa du institutu garaian Beatriz harekin maitemindurik egon zela. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 174. orr.

Gorago aipatu dugu Ikerketa Institutuak sortzeko beharra. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 147. orr.

Arkeologi Institutu batean ari dela lanean orain. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 169. orr.

Meteorologia Institutuan lan egiten zuen adiskidearengana. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 21. orr.

Europa eta Estatu Batuetako unibertsitate eta filosofia-institutuetan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 17. orr.

Kimika institutu batean leherketa bat izan eta pertsona bat hil da. Berria - Mundua   2006-03-25

Azterketa egiteko lana MIT […] ikerkuntza-institutuko talde bati eman zioten. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 18. orr.

Alabaina ile-apaindegian mutu geratu zen eta Sybele edertze-institutuan doi-doia hitz egin zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 298. orr.

5 Frantziako Institutua mug

Frantziako Institutua frantziar kultura munduan zabaltzeaz arduratzen da eta ordezkaritzak ditu munduko hainbat hiritan. Berria - Kultura   2004-12-07

Frantziako Institutuko liburutegia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 325. orr.

Etorriko diren adituen artean daude Kenneth Fowler Edimburgoko Unibertsitateko irakaslea, Milango Unibertsitateko Nadia Covini eta Philippe Contamine, Frantziako Institutukoa. Berria - Kultura   2004-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arauen kontrolerako institutu (3); espainiako institutu geografikoak (8); estatistika institutu (3); ikerketa institutu (4); institutu anatomiko (5); institutu anatomiko forentsera (3); institutu aurrean (3); institutu batean lanean (3); institutu garaian (13); institutu garaiko (4); institutu geografikoak (9); institutu horretan (3); institutu nazional (3); institutu nazionala (3); institutu nazionalak (10); institutu nazionalean (3); institutu nazionaleko (7); institutu politeknikoko (3)

emakumearen institutuak (19); estatistika institutua (4); estatistika institutuak (16); euskal soziolinguistika institutua (3); geografia institutuak (19); ikasketa aurreratuen institutua (4) cervantes institutuak (8); ikerketa institutuak (3); institutua sortu (7); institutuak antolatu (3); institutuak antolatutako (3); institutuak egindako (5); institutuak emandako (5); institutuak jakinarazi (6); institutuak jaso (4); institutuak sortu (3); kultura institutuak (3); nazioarteko institutuak (5); osasun institutuak (3); publikoaren institutuak (5); soziolinguistika institutua (3); toxikologia institutuak (6)

espainiako estatistika institutuak (11); espainiako geografia institutuak (18); espainiako toxikologia institutuak (4); geografia institutuak jaso (4); giza eskubideen institutuak (3); institutuak jakinarazi du (3); nafarroako emakumearen institutuak (16); osasun publikoaren institutuak (4); robles arangiz institutuak (6)

beasaingo institutuan (3); bertendona institutuan (5); cervantes institutuan (4); gabriel aresti institutuan (4); gizarte institutuan (3); hondarribiko talaia institutuan (3); institutuan egin (3); institutuan egongo (3); institutuan hasi (6); institutuan ikasi (3); institutuan ikasten (5); institutuan izan (3); institutuan lan egiten (5); institutuan sartu (3); itsasoko gizarte institutuan (3); ondarroako institutuan (3); pasteur institutuan (10)

cervantes institutuaren (3); espainiako estatistika institutuaren (5); espainiako geografia institutuaren (7); estatistika institutuaren (9); estatistika institutuaren arabera (8); geografia institutuaren (7); geografia institutuaren arabera (4); institutuaren esanetan (3); institutuaren zuzendaria (3); robles arangiz institutuaren (3)

biomedikuntza institutuko (3); cervantes institutuko (3); emakumearen institutuko (11); frantziako institutuko (3); goddard institutuko (3); ikerketa institutuko (3); ikerketarako institutuko (9); institutuko adituek (5); institutuko arduradunek (3); institutuko atarian (3); institutuko buru (7); institutuko eskola (3); institutuko ikasle (9); institutuko ikasleak (5); institutuko ikasleei (3); institutuko ikasleek (4); institutuko ikertzaileek (4); institutuko irakasle (7); institutuko irakaslea (8); institutuko irakasleak (9); institutuko kide (3); institutuko kidea (9); institutuko kideak (6); institutuko presidente (3); institutuko presidentea (3); institutuko presidenteak (4); institutuko talde (3); institutuko zientzialari (4); institutuko zientzialariak (4); institutuko zientzialariek (6); institutuko zientzialarien (3); institutuko zuzendari (18); institutuko zuzendaria (15); institutuko zuzendariak (13); institutuko zuzendariaren (3); medikuntza institutuko (3); nazioarteko institutuko (4); pasteur institutuko (4); roslin institutuko (4); talaia institutuko (26); teknologia institutuko (17)

emakumearen institutuko zuzendari (5); georgiako teknologia institutuko (3); hondarribiko talaia institutuko (7); institutuko eskola kontseiluan (3); institutuko kidea da (5); institutuko zientzialari talde (3); institutuko zuzendaria da (5); kaliforniako teknologia institutuko (4); massachussetseko teknologia institutuko (3); nafarroako emakumearen institutuko (9); osasun publikoaren institutuko (3); talaia institutuko irakasleak (4)

institutura bidean (3); institutura eraman (7); institutura etorri (3); institutura joan (8); institutura joaten (6); institutura sartu (3); medikuntza institutura (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus