Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

melatu1, mela(tu), melatzen 1 du ad fruitu batzuez mintzatuz, eguzkitan idortu.

Piko melatua baino ximurragoa duk atso zar zeken hori. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 84. orr.

2 blaitu.

Media Lunako ate nagusiak kirrinka egin zuen irekitzean, haize kirriak melatua. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 90. orr.

Isilaldi laburrak tartekatuz isurki berdexkaz melatutako atzamar meheak banan-banan zurrupatzeko-. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 64. orr.

Kanpaia jo eta nire haziaz egongelako besaulki osoa melatzea? Jon Arretxe   «Larunbatak» - 38. orr.

-Titiburuak ferekatzen nabil, tente-tente jartzen ari dira, nire potxotxa melatuta dago eta taupadaka hasi da. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 100. orr.

3 irud/hed

La Lunera izerdiak adina bustitzen zuen malenkonia antzeko batez melatuta heldu ginen. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 281. orr.

Maiteminaren ekaitzetatik / melatuta atera ondoren / maitasunaren egutera epelagoetara / eramango nauten bideak. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 159. orr.

Ulu bakoitzean ultimatum mehatxagarria entzuten zuen, eta eguna jaio bezain laster jaikitzen zen, kezkaz melatua. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 98. orr.

Krisialdi existentzial izugarrian murgilduta zegoen une hartan eta ondo etorri zitzaion gure guztiz bestelako filosofiaz pixka bat melatzea. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 34. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Betazalak bustita eta itsaskorrak zituen ostera, eta erpuru batekin eusten zien begi-ordeei, musuzapi melatuarekin igurzten zituelarik. Agure errukitsu baten dendatxoan kendu ditut arropa lohi eta melatuak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 62. orr.

Amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko, eta han erori zen "Elur"en gorpu melatua arropa artetik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 119. orr.

Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 145. orr.

Trufan aritzen ziren, ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak, eta zein intonazio handitsu eta eztiz melatua erabiltzen zuen ideiarik txikiena adierazteko ere. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 106. orr.

5 mela egin blai egin.

Mela eginda gaude Portura iritsi garenerako, baina irribarrea ezpainetan. Berria - Harian   2005-09-09

6 mela-mela egin blai-blai egin.

Mela-mela egina etxeratzen zuen, eskuak urdin, zapata barruak, bai eta sakelak ere, urez beterik zituela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 183. orr.

Briviesca aldean euri-jasa izugarriak hasi zituen, eta mela-mela eginda iritsi nintzen Burgosera. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 39. orr.

Euriaren zirri-zarra etengabeak baso lehendik ere guztiz hezea nola mela-mela eginda uzten zuen begira. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 109. orr.

Sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 61. orr.

Izerditan blai zaudete biak, pistolari indarrez eusten dion eskua ere mela-mela eginda daukazu eta momentu batez eskuz aldatu behar duzu, praka bakeroen kontra lehortzeko. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 73. orr.

Mela-mela eginda nengoen eta baita izerditan ere, bertan egosterainokoa baitzen eskailera haietako bahituran pilatuta zegoen bero hezea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 189. orr.

7 mela-mela egin mozkortu.

Aise igaro zezakeen, gau osoa, mela-mela egiteraino edaten zuten zurrutero kartsuak biltzen zituen mahaiaren inguruan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 154. orr.

8 mela-melatu mela-mela egin.

Ortega tenoreko literatura arrazialistaz mela-melatua dago. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mela mela (27); mela mela eginda (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus