Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

instrumental 1 izond instrumentuen bidezkoa.

Gizartearen babesa pertsona batek duen harreman multzoa da, inguruko informazioa eta babes instrumentala nahiz emozionala ematen diona. Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Estatuen ahalmen instrumentala. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 61. orr.

Jarduera horrek, asko jota, erabilitako modu instrumentalen (hau da, bitartekoen) (des)egokitasuna irekiko du eztabaidara. Ekonomiaren eta komunikabideen globalizazioak Estatuaren funtzio instrumental nagusiak murriztu dituela. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 55. orr.

Nola identifikatu [...] teoriaren balio erregulatzaileak, mundu-ikuskera, edo haren teknika instrumentalak integratzeko? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

Horrekin nahikoa ez bada, [hemorroideen] tratamendu instrumentalera joko genuke. Berria - Gaiak   2004-01-24

2 (gramatikan) kasuez mintzatuz, bidea edo instrumentua adierazten duena.

Kasu instrumentala erabiliz eratutako buruz buru sailekoak (ahoz aho, aldez alde, gainez gain, hurrenez hurren, orpoz orpo, parez pare...). Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 31. orr.

Gure deklinabideak badu "instrumentala". Herria   2003-06-26

3 musika tresna soilez joa.

12 abesti dira: zazpi euskaraz, bat ingelesez eta lau instrumentalak. Berria - Kultura   2006-04-27

Lanak liburuki bi izango ditu; musika instrumentalari buruzkoa lehena, eta ahots musikari buruzkoa bigarrena. Berria - Harian   2006-01-28

Pieza instrumentalekin tartekatuta. Berria - Kultura   2006-02-23

Liburutxo honetan daukazuen diskako lehen kantua trikitixa bat da, zortzi zati instrumental eta zortzi kopla-doinu dituena. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 71. orr.

Haren oniritziarekin Txoria txori abesti instrumentala erabili dute Artzeren poema laguntzeko. Berria - Kultura   2006-01-10

Azaroaren 4an Gasteizko Talde Instrumentalaren emanaldia izango da. Berria - Kultura   2004-10-27

70eko hamarkadako hard-rock doinuetara jo du, bere aurreko hiru lanetako paisaia instrumentalak alboratuz. Berria - Kultura   2006-03-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus