Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orro (orobat orroa g.er., orroe g.er. eta orru g.er.) 1 iz lehoiaren eta beste zenbait basapiztiren oihu ozena. ik marraka; makakorro.

Bibiren intziriak orro bihurtu ziren. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 108. orr.

Saltinbankiak eta akrobatak, hurbiltzen zirenen belarriak sorgortzen beren orkestren orro eta uluekin eta beren antzezpenaren deiadarrekin. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 90. orr.

Belatxinga baten orroaren antzeko oihu bat entzun zen publiko artetik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 31. orr.

Kirxak, orro gisako bat eginik, erantzun zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 105. orr.

Oihu beldurgarri bat, amorru ezinduzko eta desira sukarrezko orro bat entzun zen eroetxean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 202. orr.

Eta futbol zelaiko ikusleen orroen hotsa akaso helduko zitzaien, igande arratsaldeetan leihoak zabaltzera ausartu izan balira. Berria - Harian   2005-07-07

San Mameseko harmailetan sarritan entzun da lehoien orroa. Berria - Kirola   2004-07-21

Eztandaren orroa mendi guztietan entzun zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 78. orr.

Jarraian, orro txiki bat jaulki zuen, izuzkoa. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 45. orr.

Plazara bildutakoon orroak gero eta gartsuagoak dira. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 138. orr.

Orro zenbaitek konpreniarazten digute ez dela irririk han ez da mintzatu behar ez eta bururik itzuli. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 30. orr.

Zale sutsuen orroak apaldu zituen Errioxakoak laugarren minuturako. Berria - Kirola   2004-12-17

2 (izenondoekin)

Ez zegoen duda-izpirik haren orro ikaragarrien esanahiaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 146. orr.

Gogoan daukat itzartu egin naizela, ziur aski hurbileko sirenen orro izugarriengatik. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 82. orr.

Orro sakon bat entzun zuen urrun-urrun, sendoa eta luzea, bere oinpeko lurraren erraietatik aterako bailitzan, eta handik gutxira lurra mugitzen hasi zen eta etxeak erortzen. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 55. orr.

Ateak kirrinka egin zuenean, orro luzeak iritsi zitzaizkien belarrietara. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 248. orr.

Ray zen mundu osoan nire orro ederra berdin zezakeen pertsona bakarra. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 164. orr.

Gehienetatik oihu lazgarriak edo orro basak jalgitzen ziren kanpora. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 274. orr.

Orro lokaztua egin zuen zoruan buelta erdia emanik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 204. orr.

Gaixo kabala prestua! Zinez ere, nork ez entzun halako begi eder lañoen eta orro gozoaren mintzoa! Herria   2001-02-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orro-hotsa gorgarria zen belarrietan... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 46. orr.

Nolabaiteko orro-hotsa egin zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 263. orr.

Ondoren, dardarka hasi ziren gizenaren ezpain lodiak eta amairik gabeko orro andana entzun zen bazter guztietan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 106. orr.

Inguruko ume guztiak izututa, beldurtuta, orro olde haren kontura. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 133. orr.

· Hustu egin zituan hilobiak, eta beztiduradun hilak orro-garrasika zebiltzan hango karriketan. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 233. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sintonizatu gabeko irrati orroen gainetik egiten du oihu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 23. orr.

-Hobe izango dut ez itzaltzea -esan zuen oihuka, motor-orroaren gaindik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 56. orr.

Ai ene, zer ekintza, hain trumoi-orro ozenez iragartzen dena? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 150. orr.

Mehatxu nabarmen gisa, itsas orro gaitza zetorkidan latapetik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 150. orr.

Itsas orro trinko kezkagarri hartan, ez genuen txintik ateratzen: ez berak, ez nik. Txillardegi   «Putzu» - 323. orr.

Euskaldunak, kidea aldamenean erortzen ikustean, urkatzen zen kabala orro latza bota zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 251. orr.

Askatasun orroa zen, esnatzaile eta beharrezkoa bere indar itsuan. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 102. orr.

Handik hiru egunera, BBCko kazetari baten izu orroa: Falujan, bi milatik gora ziren estatubatuarren bonbapean hildakoak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 107. orr.

Eta, bat-batean, kantu-orro haiek min egin zidaten. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 91. orr.

5 (adizlagun balioko esapideetan)

Are harrituago begi parean nuenarekin: niregandik hiru-lau urrats urrundurik, birao eta orro zebilen noble gaztea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 261. orr.

Halako batean, oilanda gazteak eta komuneko ur-jauziak, oihu eta orro, atea itxi, eta alde egin dute gauaren zuloan barna. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 169. orr.

Bi egunean oihu eta orro egon zen min izugarriagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 428. orr.

6 orroz adlag orro eginez.

Bi malkorren artetik idi bat orroz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 171. orr.

Patzikuk, orroaz, aulkitik jauki eta ezkerreko eria luzatu zuen: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 114. orr.

Ontsa irri egin genuen, eta esku zartak ere ukan zituen gure Caron apezak, hainbeste non mitralletadun S.S. kankaila bat jiten baitzaigu orroaz "Ruhe Silenz" -"Zergatik" galdegin nion. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 28. orr.

-Orain ehun urte, gure arbasoek espainolei buru egin zieten eta haizatu zituzten! -adierazi zuen beste batek, orroaz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 185. orr.

7 orro batean adlag orro eginez.

Hagridek motor gainera igo eta motorra piztu zuen hankaz; orro batean airera igo eta gau ilunean desagertu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 20. orr.

Arras polliki hasiak zirelarik berotzen beren finalerdian, orro batean utzi du partida Larrecheak ixterretik minez, zartadura batekin. Herria   2003-03-17

Gela osoa ari zen, orro batean, "Bejetariano, Bejetariano" egin ahala guztian oihukatzen. Raimundo Silva lehenbailehen ezkutatzen ez bada, hor agertuko da Costa, motorra orro batean, atera iristen denean frenuari hondoraino sakatuz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 84. orr.

Nire jauntxoa orroe batean hustu zen, nire hestea haziz betez. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 27. orr.

7 orro egile izond

Belarriak sorgortu zitzaizkidan arte ez nuen burua biratu, eta orduan argi itsugarri batek biluztu ninduen bide erdian: ni besarkatzera heldu zen munstro orro-egilearen begiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 317. orr.

Begira, horra haizea bera, izadian den indarrik handiena, jendea lurrera botatzen duena, [...] haize hiltzaile, ziztugile, intziri egile, orro egile hori, ikusi al duzu, ikusi ahal dezakezu? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 352. orr.

8 orro egin

Peeves! -orro egin zuen Filchek, amorrualdian luma lurrera botaz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 109. orr.

Koldar alaena! -orro egin zuen-. 'Viva España Tradicionalista!' orroa egiten genuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 221. orr.

-Freskatzen ari du kanpoaldean -orro egin zuen Matson jaunak-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 246. orr.

-Nola ausartzen zara! -orro egin zion, noizbait izandako txakur tzarraren ahotsarekin bat-batean-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 298. orr.

Haien buru gainean, tren jaso batek orro egin zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 68. orr.

Kamioiak orro egin zuen bihurgune batean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 99. orr.

Orain basiliskoa! egin zuen orro jendetzak txalo zaparraden artean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 178. orr.

Zoruaren gainean kontrolik gabe, gurpilak zoratuta lurrean eutsi ezinean, orro egiten zuen motorrak. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 197. orr.

Kanoiak biharamunean egin zuen orro lehen aldiz ziudadelaren kontra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 216. orr.

· -Non? -gidariak orro Charlyri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus