Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pikete 1 iz greba dei bat betearazten saiatzen den pertsona taldea.

Piketeek goiz-goizetik jardun zuten Kale Nagusian eta Max Center eta Artea merkataritza gune handietan. Berria - Ekonomia   2006-01-06

Orduan ikusi ziren lehenengo piketeak, grebaren berri ematen eta eskuorriak banatzen. Berria - Harian   2006-03-10

Ateak itxi nahi ez eta piketeei aurre egin zien nagusiak. Berria - Ekonomia   2006-01-06

Asanbladak klandestino izatetik erdi-klandestino izatera pasatu ziren, kalera atera nahi ez zutenek piketeen aurrean amore eman behar izaten zuten eta jendea kalera ateratzeko, tailerretik tailerrera zihoazen langile kateak egiten genituen. Jon Maia   «Riomundo» - 187. orr.

«Egintza kriminalen» zerrendan sartu ditu, baita ere, grebari buruzko afixak garraiatzea edo itsastea, eskuorriak jaurtitzea, pintadak egitea, elkarretaratzeak egitea, edota piketeak antolatzea. Berria - Harian   2006-03-17

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atxiloketa unean «greba piketea azken albisteei buruzko informazioa ematen ari zela», gaineratu zuten langileek. Berria - Ekonomia   2004-03-25

Greba egunean baino langile gehiago egon zen enpresaren sarreran langileen batzordeak antolatutako informazio piketeetan. Berria - Ekonomia   2006-03-24

«Informazio piketeak» igorri zituzten enpresa handietako bulegoetara. Berria - Ekonomia   2004-05-20

3 ezohiko zerbitzu bat egiteko soldadu taldea.

Hil baino lehentxoago piketeko bati, Euskaldun dela igarrita, mintzo zaio Markiegi: [...]. Jokin Urain   «Errotarria» - 37. orr.

Diziplina Batailoiko indarrak kanposantuko hormen luzeran lerrokaturik ziren; [...] eta atearen aurrean, apur bat ezkerretara, hantxe zen piketea, atseden jarreran. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

informazio piketeak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus