Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sereno 1 iz gauzaina.

Kairako bidean gehienez sereno birekin topo egingo zuela kalkulatu zuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 7. orr.

Hiri barnean, berriz, gauetan, ordua kantatzen zuen serenoak ozenki. Txillardegi   «Putzu» - 45. orr.

Serenoa ibiltzen zen orduan, eta kantatzen zuenean, denok ohera. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 64. orr.

Zapataria izan zen lanbidez, urte askoan, nahiz eta sei urtez, 1871etik 1877ra bitarte, Tolosako bigarren serenoa izan zen. Berria - Kultura   2004-04-14

2 egurats zabala.

Den dena ondo xehatu eta birrindu ondoren, pilota baten antzekoa egin osagaiekin eta hiru gauez serenoan utzi, euriak eta ihintzak ez bustitzeko moduan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus