Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahikotasun 1 iz nahikoa denaren nolakotasuna.

Legearen arabera, baliabide publikoak irakaskuntzarako eta ikerketarako erabiltzerakoan, «nahikotasun, helburu eta ardura» lehentasunen arabera hartu behar dira erabakiak. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

2 harrokeria.

Nahikotasunaz begiratzen didazue ni txiki naizelakoan, eta ez zarete konturatzen nirean usu direla zuen sudurrentzat aspaldi debeku diren urrin gozoak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Oinarrizkoena falta zaio, nahimen eta ekimen endogenoaren nahikotasun maila. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 112. orr.

· Erabilera nahikotasun horretan literatura garrantzizkoa da, baina ezin du berak bakarrik egin historiak eta hiztunek egin ez duten bidea, nahiz laguntza handia izan daitekeen... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus