Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meloi (orobat meloin g.er.) 1 iz landare etzana, hosto gingildunak eta lore handiak dituena, eta fruitu handiak, biribilak edo arrautz itxurakoak ematen dituena (Cucumis melo).

Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak meloi-soroko txorimaloak bezala dira: ez dira ezer zaintzeko gauza. Elizen arteko biblia   JrGt 1,69

Hor gelditu da Sion hiri ederra mahastian txabola eta meloi-sailean txosna bezain bakarti. Elizen arteko biblia   Is 1,8

Conques-etik Moissac-eraino, bertze aste batez behar da ibili, arto, ogi eta meloin landak zeiharkatuz. Herria   2004-10-07

2 landare horren fruitua, handia eta arrautza formakoa, haziak ilaretan dituena, eta mamia urtsua, gozoa eta jateko ona duena.

Gainera, zu ni bezalakoa zara, ez zaizu meloia gustatzen. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

Gainera, zu ni bezalakoa zara, ez zaizu meloia gustatzen. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

Mertxika bat 50 zentimo, meloia, 1,50 kiloa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 124. orr.

· Espainiako estatu ereduaren erreformaren meloia ireki-ez ireki eztabaida dakar horrek gogora. Berria - Euskal Herria   2004-08-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazen meloi saltzaile bat grazia handikoa, Jaengoa. Jon Maia   «Riomundo» - 163. orr.

-Zoaz meloi-xerra horiek untxiei ematera. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

Axenariok aurrena meloi-haziak eman dizkie, eta zukua berak edan du: ardo goxoa bezain goxoa da. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

Pepinilo, piper, meloi-azal eta piperminez beteriko ontziek piperbeltz-usain hezea gorantz hedatzen zuten kiribilka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 187. orr.

4 pl adkor titiak.

Neska au Mari Carmen deitzen da, ez dezu ezautuko; amalau urte dauzke ta kriston meloiak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus